Sarrera
Webgune honetan Gazteriaren Euskal Legearen eta III. Gazte Planaren gure proposamenak aurkituko dituzu, zure iritzia edo nahi duzun edozein ekarpen helaraz diezaguzun.
- Gazteen Legea
Euskadiko gazteen egoerari aurre egiteko, Gazteriaren Euskal Legean Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen eginkizunak eta antolaketa ezartzen dira. Azken buruan, Gazteriaren Euskal Sistemaren bidez emantzipazioa erraztea eta gazteentzako jarduerak, zerbitzuak eta ekipamenduak sustatzea lortu nahi da, hori guztiori gazteen parte-hartzea bultzatuta.
- III. Gazte Plana
Horretarako aurreikusi den tresnetako bat Gazte Plana da. Gazte Planean emantzipazioa eta partaidetza eragotzi edo oztopatzen duten trabak ezabatzeko instituzio bakoitzak hartuko dituen konpromisoak zehazten dira.
|