Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebehatokia

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Dokumentazio zentroa

dokumentazio zentroa


Gazteen Euskal Behatokiaren Dokumentazio Zentroa gazteen munduari eta horiei lotutako diziplinei buruzko dokumentazioa biltzen duen liburutegi espezializatua da eta ikertzaile, hezitzaile eta gazteei zuzenduriko politika eta programen kudeatzaileei informazioa eskuratzera bideratuta dago.

 

  Aurkezpena

Liburuak Liburuak

Aldian-aldian liburu berriak eskuratzen ditugu gure dokumentu-fondoa aberastuz joateko.

katalogoa Gure fondo guztiak kontsultatu ahal izateko, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren (ELSNren) on line katalogora  jo dezakezu, gure dokumentazio zentroa ELSNren sarean txertatuta baitago.
On-line katalogoa kontsultatzeko jarraitu behar den ibilbidea: Katalogoa kontsultatu >> Orokorrak >> Gazteen Euskal Behatokia.

Irakurle txartela  ELSNren liburutegien zerbitzuak erabili ahal izateko beharrezkoa da irakurle txartela edukitzea. Txartela eskuratu nahi baduzu, gure dokumentazio zentrora gertura zaitezke. Bertako langileek jarraitu beharreko urratsei buruzko informazioa emango dizute.

liburuen mailegua  Gure liburuak maileguan har daitezke.

Aldizkariak Aldizkariak
Aldizkarien aurkibidean hilero heltzen zaizkigun aldizkarien aurkibideak kontsultatzeko aukera izango duzu. Aldizkariak ezin dira mailegatu, baina zentroan bertan kontsulta daitezke.  

 

nobedadeak on line Nobedadeak on line

Gazte.doc, gazteei buruzko buletin digitala

Gure buletin digitala jaso nahiko zenuke? Bertan informazio ugari aurkituko duzu: gure argitalpenak, Dokumentazio Zentrorako erosi berri diren liburuak, ikastaroak, laguntza eta bekak eta abar.

 harpidetza Egin zaitez nobedadeen Gazte.doc buletinaren harpidedun      


 

 

Arreta pertsonalizatua Arreta pertsonalizatua :  

telefonoa 944031644

posta elektronikoa geb-liburutegia@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/06/23