Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen legea
 
Bloga

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Legearen zirriborroa


Gazte Legearen logoaZirriborroa deskargatzea(pdf, 148 kb)

2007. urtean Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Gazteen Euskal Legearen zirriborroaren (pdf, 148 kb) prestakuntza lanak gauzatu ditu.

Etorkizuneko Gazteen Euskal Legea, funtsean, herri-administrazioek gazte politika integrala bultzatzeari dagokionez dituzten eskumenak eta eginkizunak arau bidez antolatzeko premiatik sortu da. Gazte politika integralak, batetik, gazteen emantzipazioa errazteko neurriak barne hartzen ditu; eta, bestetik, gaztetasunaren sustapena, berariaz gazteentzat diren programa, jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen bitartez. Eta hori guztiori elkarteetako zein elkarteetatik kanpoko gazteen partaidetza sustatzen duten prozesu eta bideez baliatuta.

Zirriborroa webgune honetan kontsulta dezakezu. Zalantzaren bat baduzu edo horri buruzko komentarioren bat egin nahi baduzu, ondoko helbidera igor dezakezu:

- Helbide elektronikoa: gazteria.legea@ej-gv.es
- Faxa: 945019635
- Ohiko posta: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Gazteria Zuzendaritza. Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.

Azken eguneratzea: 2008/05/07