Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/09/29
Gazte-txartelarentzako logo berria Europa mailan. 5.000 euroko saria. Irailaren 30era arte daukazu lehiaketan parte hartzeko aukera.
Irailaren 30era arte daukazu lehiaketan parte hartzeko aukera.

Txartelaren berritze prozesuari hasiera eman zaio.

Gazte Txartelaren Europako Elkarteak (EYCA) EURO<26 Txartelaren logotipoa "freskatzea" erabaki du bi helbururekin: modernizatu eta gaurkotasuna ematea eta egoera berrira moldatzea, herri eta Autonomia Erkidego askotan, dagoeneko, gazte-txartelaren titular izan baitaitezke 30 urte arterako gazteak.

Bi puntu hauek aintzat harturik, ideia nagusiak hauek dira:

  1. Gaur egungo logoa "freskatu"; eboluzioa, ez erreboluzioa
  2. Logotipoan joan behar duen izena, gaur egungo EURO<26 ordezkatuz, Europako Gazte Txartelaren Elkartearen izena da: EYCA



Irakurri oinarriak(pdf, 36) arreta osoz.

5.000 euro irabazi nahi dituzu? Irailaren 30era arte daukazu lehiaketan parte hartzeko aukera.

Edozein pertsona fisiko zein juridikok har dezake parte, profesionala edo ez, eta edozein herritakoa. Gainera, parte hartzaile bakoitzak 8 logo bidali ditzake gehienez. Anima zaitez!