|
Eskaintza nabarmenak establezimenduen gidan aurkituko dituzu.
EXPO ZARAGOZA 2008; eguneko sarrerak, jada, salgai!!
Euro<26 txartelaren Europako titular guztiek eta, beraz, Gazte-txartelaren titularrek deskontu garrantzitsua izango dute 2008an ospatuko den Zaragozako Nazioarteko Erakusketan. Deskontua aplikatzeko, sarrerak leihatilan erosi behar dituzu (ez kutxazainean ez Internet bidez).
%12ko deskontua gazteentzako tarifa ofizialaren gain; tarifa honek, aldi berean, deskontua dauka helduen tarifaren gain! Deskontua egun bateko sarreretan, 3 eguneko sarreretan eta denboraldiko gaueko paseetan aplikatuko da. Begiratu tarifak (pdf, 16 kb). Informazio gehiago behar izanez gero: 976 71 68 56 edo carnejoven@carnejoven.es, www.expozaragoza2008.es.
EXPO ZARAGOZA 2008ko ekainaren 14tik irailaren 14ra bitartean ospatuko da eta bere edukiak oinarriko gai hauen inguruan antolatuko dira: Ura, bizitzaren oinarria. Bizia uraren inguruan antolatzen da. Ura bizitzaren oinarria da eta faktore erabakigarria da espezien banaketan eta mugikortasunean. Ospakizunak iraungo duen hilabeteetan zehar, EXPO 2008an erakusketa unibertsalak, nazioarteko erakusketak eta hainbat ikuskizun antolatuko dira.
Telepizza: %30eko deskontua Gazte-txartelarekin!!
Gazte-txartela Euro<26ren titularrok %30eko deskontuaz gozatu ahal izango duzue Euskadiko Telepizza 20 jatetxe baino gehiagotan. Abantailak asteko 7 egunetan du balioa. Abantaila zerbitzu guztiei aplikatuko zaie: etxera-eramate zerbitzua, lokalean jatea eta bila joateko eskaera.
Baviera Klinikan eskaintza bereziak laser bidezko ikusmen-zuzenketak egitean.
Azaroan eta abenduan zehar, laser bidezko ikusmen-zuzenketa bat egitea erabakitzen duten Gazte-txarteldunak edo senide zuzenek, Clínica Bavieraren 2007ko Tarifa Bereziak izateaz gain, 150 euro balio dituen erloju bat jasoko dute opari gisa.
Londres Klinika: medizina eta kirurgian abantailak.
Hemendik aurrera Gazte-txartela Euro<26ren titularrek eta beraien senide zuzenak (gurasoak, seme-alabak, neba-arrebak eta senar- emazteak) abantailak izango dituzte Londres Klinikan.
|