Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/07/10
Getxoko eta Vitoria-Gasteizeko Jazz Jaialdiak. Aurtengo irabazleak.
Aurten ere, Gazte-txartelaren titularra izateagatik, Euskadiko Jazz Jaialdietarako sarrerak irabaz ditzakezu. Eta zorterik ez baduzu, deskontu eder bat izango duzu zure sarrerak edo egun guztietarako abonua erostean.

Getxoko Jazz Jaialdia. Lortu zure bi sarrerak doan.

Getxoko XXXII Jazz Jaialdia uztailaren 8tik 12ra izango da eta 9 sarrera bikoitz ditugu zuen artean banatzeko; 3 sarrera bikoitz Biotz Alai Plazan ospatuko diren kontzertu-3 egunetarako (uztailaren 8, 10 eta 12an).

  • Uztailaren 8a (asteartea):
    - Tutusaus Sextet (Espainia)-Talde lehiaketaJazzaldiaren kartela
    - Iñaki Salvador Nonet
    Irabazleak:
    1. Noemí García Martín
    2. Eneritz De Bilbao Alcántara
    3. Arantzazu Vega Otero
  • Uztailaren 10a (osteguna):
    - Ondrej Pivec Organic Quartet (Txekiar Errepublika)-Talde lehiaketa
    - Avishai Cohen Trío
    Irabazleak:
    1. Miren Itxaso Martín Urquijo
    2. Iñaki Onandia Sarriugarte
    3. María Goyena Urien
  • Uztailaren 12a (larunbata):
    - Talde lehiaketaren irabazlea
    - Archie Sheep Quartet
    Irabazleak:
    1. Irantzu Royuela Merino
    2. Beatriz Faulin Cerrolaza
    3. Pilar Sastre Alonso

Parte hartzeko oinarriak.

Zure bi sarrerak irabazteko, bidali e-mail bat, zure izen-abizenak, NAN zenbakia eta telefonoarekin, gazteria@ej-gv.es helbidera, interesatzen zaizkizun kontzertuen hurrenkera adieraziz.

Sarrerak parte hartzeak heldu ahala banatuko ditugu, zuek adierazitako hurrenkera eta gelditzen diren sarrerak kontuan izanik.

Eta zorterik ez baduzu, urtero bezala, sarrerak edo abonua erostean %20 eta %25a bitarteko beherapena izango duzu zure Gazte-txartela Euro<26 aurkeztuz.

Jaialdiari eta aukera ditzakezun kontzertuei buruzko informazio guztia
http://getxo.net/ helbidean aurkituko duzu. Informa zaitez eta idatz ezazu gazteria@ej-gv.es helbidera.

 

Gasteizko 32. Jazzaldia. Uztailaren 13tik 19ra.

Gasteizko 32. Jazzaldia uztailaren 13tik 19ra izango da eta sarrera bikoitzak ditugu zuen artean banatzeko, sarrera bikoitz bat Mendizorrotzako Kiroldegian ospatuko diren kontzertu-egun bakoitzerako (6 egun guztira).

Mendizorrotzako Kiroldegia.

  • Uztailak 14 (Astelehena) 21:00etan ·
    Gau Elektronikoa: Galactic/Parov StelarJazzaldiaren kartela. Irabazlea: Idoia Jalón Ayarzagüeña.
  • Uztailak 15 (Asteartea) · 21.00etan·
    Verve Gaua: Gau ekitaldi esklusiboa Europan: Wayne Shorter Quartet/Herbie Hancock. Irabazlea:Susana Ortas Armentia.
  • Uztailak 16 (Asteazkena) · 21.00etan·
    Javier Limón/Chucho Valdés Quintet&Bevbo Valdés. Irabazlea: Hodei Arrausi Pérez de Gereñu.
  • Uztailak 17 (Osteguna) · 21.00etan·
    Maria Schneider Big Band/Cassandra Wilson. Irabazlea: Maddalen Olabe Lauzurica.
  • Uztailak 18 (Ostirala) · 21.00etan·
    Kontzertu esklusiboa Espainian: Sonny Rollins. Irabazlea:Cristina Gibaja Solana.
  • Uztailak 19 (Larunbata) · 21.00etan·
    Bossa Novaren 50.urteurrena: Rosa Passos/Milton Nascimiento&Trio Jobim. Irabazlea:Isabel Montaña Eguiara

Hauek dira parte hartzeko oinarriak:

Zure bi sarrerak irabazteko, bidali e-mail bat, zure izen-abizenak, NAN zenbakia eta telefonoarekin,
gazteria@ej-gv.es helbidera, interesatzen zaizkizun kontzertuen hurrenkera adieraziz. Sarrerak parte hartzeak heldu ahala banatuko ditugu, zuek adierazitako hurrenkera eta gelditzen diren sarrerak kontuan izanik.

Eta zorterik izan ez baduzu, banakako sarrerak erostean, zure Gazte-txartela Euro<26 aurkezten baduzu, %10eko beherapena izango duzu Mendizorrotzako Kiroldegian ospatuko diren kontzertuetarako.

Jaialdiari eta aukera ditzakezun kontzertuei buruzko informazio guztia
http://www.jazzvitoria.com/eu/ helbidean aurkituko duzu.