Azken eguneratzea: 2012/01/13
Gazte-txartelak Cirque du Soleil ikustera gonbidatzen zaitu.
Hauek izan dira irabazleak: 18/01/2012 (21:30 H) Eider Serrano Laria, 19/01/2012 (21:30 H) Nekane Moya Alonso, 20/01/2012 (21:30 H) Adrián García Gómez eta 21/01/2012 (21:30 H) Eneko Areizaga Ugarte. ¡ZORIONAK!
Lehiaketa
Cirque du Soleil konpainiak “Alegría” ikuskizuna aurkeztuko du Bilbon, urtarrilaren 18tik 21era bitarte, eta Gazte-txartelak sarrera bikoitzak zozkatuko ditu, mundu osoko kritikak txalotu duen ikuskizun magiko hori ikusi gabe gera ez zaitezen.
“Alegría” obra Cirque du Soleil konpainiaren klasiko bat da, nazioartean laudorio asko jaso dituena. Honez gero, mundu osoko 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusia dute. 17 herrialdeko 55 artistak eta musikarik hartzen dute parte obran, eta ikus daitezkeen akrobaziarik ikaragarrienak egiten dituzte, hala nola sinkro trapezioko akrobaziak eta altuera handian dauden trapezioetako akrobazia biziak eta kementsuak, trapezistak 12 metrotik gorako altueran hegan eta zabuka ikusteko aukera eskaintzen dutenak. Ikusi gabe geratu nahi ez baduzu, hartu parte zozketan. Zorte pixka batekin, bi sarrera lortuko dituzu!.
"Alegria" obrari buruzko informazioa.
Zer zozkatuko dugu?
Urtarrilaren 18an, 19an, 20an eta 21ean, 21:30ean Miribillako (Bilbo) Bilbao Arena kirol-jauregian Cirque du Soleil konpainiaren “Alegría” ikuskizunerako sarrera bikoitza saio bakoitzeko.
Parte hartzeko modua:
Bete formulario hau zure hau zure datuekin (azken eguna urtarrilaren 12a izango da).
Sarrerak jasotzeko lekua eta egunak:
Miribillako (Bilbo) Bilbao Arena kirol-jauregiko leihatilan, emanaldiaren egun berean. NANa eta Gazte-txartela erakutsi behar dira.
Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.