Azken eguneratzea: 2011/01/17
Ikusi nolako aldea duen gazteentzako beste txartel batzuekin.
Oraindik Gazte-txartela ez baduzu, oraintxe azalduko dizugu zergatik den aukerarik onena!
Zergatik Gazte-txartela?
Eusko Jaurlaritzaren Gazte-txartela betiko gazte-txartela da, hau da, gazte-txartel ofizial bakarra eta gainerako gazte-txartelekin Estatuan eta Europan homologatuta dagoen bakarra. Horregatik, beste autonomia-erkidego batzuetako gazte-txartelen onura guztiak eskura ditzakezu, baita Europako beste herrialde batzuetako gazte-txartelen onura guztiak ere. Merkatuan dauden gainerako gazte-txartelak gazteentzako finantza-txartel pribatuak dira, baina ez daude beste txartel batzuekin homologatuta Estatuan eta Europan.
Eta ISIC txartelarekin (hots, ikasle txartel ofiziala) konparatuta?
Hainbat desberdintasun dituzte. Garrantzitsuenak honako hiru hauek dira:
a)
ISIC txartela edukitzeko, nahitaez izan behar duzu unibertsitateko, irakaskuntza ertaineko edo eskola ofizialetako ikasle, eta hori frogatuko duen egiaztagiria behar duzu, alegia, ikasturte batean matrikulatuta zaudela erakutsiko duen agiria. Gazte-txartela edukitzeko, aldiz, ez da beharrezkoa ikaslea izatea; 14-29 urte izatea baino ez da eskatzen.
b) Gazte-txartela Europarako txartel bat da. ISICek, berriz, mundu osoko herrialdeetan balio du.
c) Herrialdearen arabera, txartel batek besteak baino abantaila eta deskontu gehiago eskainiko dizkizu. Europan, oro har, Gazte-txartela zabalduago dago.
Eta… zer gertatu da martxoaren 1etik aurrera?
Otsailaren 28an indarrean zeuden Gazte-txartela guztiak indargabetuko ziren eta martxoak 1ean Gazte-txartela berritu bat sortu zen, European Youth Card Association (EYCA)ren parte dena.
Zeren zain zaude, zure Gazte-txartela berritzeko edo eskatzeko?