Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

Logotipo euskadi.net

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Azken eguneratzea: 2012/05/31

Joko Olinpiko eta Paralinpikoen inguruko berriak on-line

Londresen izandako bizipenak, Gazteaukera blogean irakurriko ditugu.

GOT London txartela

Jarrai ezazu Gazte Olimpic Team egitasmoa izaten ari den eragina komunikabideetan

Gazte Olimpic Team-eko 8 blogari gazteak hasi dira ekitaldi olinpiko eta paralinpikoei begira motorrak berotzen.

Hemendik aurrera Gazteaukera blogean izango duzue beraien abenturen berri.

Ez itzazu gal Londresko nobedadeak!


Gazte Olinpic Team lehiaketan sarituak izan eta Londresko Joko Olinpikoetara joango diren lagunen zerrenda honako hau da. Zorionak!!!

Gazte Olinpic Team lehiaketan sarituak izan eta Londresko Joko Paralinpikoetara joango diren lagunen zerrenda honako hau da. Zorionak!!!

 Ikusgai ditugu lehiaketara heldu zaizkigun lan guztiak: bideoak eta idazlanak

 Eskerrik asko parte hartzaile guztioi! 

 


Lehiaketa

Gazte Olimpic TeamArgazkiak ateratzea, bideok grabatzea, zein idaztea atsegin baduzu Londresera joateko txartela eskuratu dezakezu. Olinpiadetako giroa gozatu, bizi eta kontatzeko prest bazaude aukera paregabea duzu honakoa. Gainera esperientzia guztia musu-truk irtengo zaizu!

Gazte Olimpic Team taldeko 8 kideetako bat izan nahi baduzu, martxoaren 1an hasi eta apirilaren 12a bitartean abian izango den lehiaketan parte hartzea baino ez duzu!

Zein da saria?

  • 4 bidaia Londresko Joko Olinpikoetara joateko: Joan-etorriko hegazkin txartela Bilbotik, Londresen egoitza, sarrerak kirol ekitaldietarako eta diru laguntza bidaiarako. Bidaiako laguntza asegurua barne. Bidaiaren datak: 2012ko Uztailaren 31tik Abuztuaren 9ra.
  • 4 bidaia Londresko Joko Paralinpikoetara joateko: Joan-etorriko hegazkin txartela Bilbotik, Londresen egoitza, sarrerak kirol ekitaldietarako eta diru laguntza bidaiarako. Bidaiako laguntza asegurua barne. Bidaiaren datak: 2012ko Abuztuaren 29tik Irailaren 6ra.


8 irabazleen artean 4 pertsonatako bi talde hauek egingo dira zozketa bidez.

Gazte Olimpic Team taldearen eginkizunak

Lehiaketan saridun suertatzen diren 8 gazteak Londresen Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan gertatzen denaren berri emaileak izango dira. Beraien eginkizunen artean: Gazteaukerako blogean idaztea, argazkiak ateratzea, elkarrizketa txikiak egitea, bideoak grabatzea etb egongo dira.

Partaide guztiek prestakuntza jasoko dute zeregin hauek egin ahal izateko, bidaiaren aurretik. Era berean, beharrezko ekipamendua ere jasoko dute eta Basque Teameko kirolariekin harremanetan izango dira Olinpiar Jokoetan.


Zer egin behar dut parte hartzeko? Zer bidali behar dut?

Zure narraziorako trebezia ezagutu nahi dugu eta horretarako gai bat proposatzen dizugu, testu bat (350 eta 450 hitz artean, Word, PDF formatuetan), edo nahiago baduzu bideo bat (2 eta 5 minutu artekoa eta gehienez 25 MBtakoa, avi, mov, mp4) bidali diezaguzun. Gaia honako hau da:


“Euskadin egingo dira 2020ko Joko Olinpikoak”

Gai hau oinarri gisa harturik aurkeztu ezazu zure proposamena. Estiloa askea da (elkarrizketa, narrazioa, kronika, erreportajea…).

Testu bat (euskaraz eta gaztelaniaz), bideo bat edo testu bat eta bideo bat bidali ditzakezu.

Testuak euskaraz eta gaztelaniaz bidali behar dira (testu bera bi hitzantzatan itzulita), sarituek ondoren bi hizkuntzatan idatziko dituztelako testuak Londresen.

Bideoak ahal den neurrian elebitan egon behar dute (ez da azpititulurik jarri behar). Musika erabiltzekotan kontutan izan lizentzia libreak edo Creative Commons lizentziadun kantuak erabili beharko direla, gero bideoak Interneten erakutsi ahal izateko. Musika biltegi honetan kantu libreak eskuragai daude

Lanak, martxoaren 1etik apirilaren 12a bitartean jasoko dira (bi egunak barne).

Lanak nora bidali behar dira?

Bete ezazu ondorengo formularioa eta zorte on!

Bete beharreko formularioko* Erantzuna / Aukera / Besterik: atalean Gazte Olinpic Team idatzi behar da. Testuak erantsiriko dokumentu gisa bidali behar dira formulario bidez.
Bideoak gazteaukera@gmail.com helbidera bidali behar dira, behin formularioa bete ostean. Ez ahaztu zure izen deiturak eta NAN zenbakia bidaltzea bideoarekin batera emailez. Zurea dela jakin dezagun. Bideoak bidaltzeko orduan arazorenbat balego jarri gurekin harremanetan helbide berean.

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da Gazte-txartela izatea. Ez baduzu oraindik txartelik egizu zurea.

Baldintzak:

• Gazte-txartelaren titular izatea. Oraindik ez baduzu txartelik, eskatu zurea.

• Bidaia egingo den unean 18 urte beteak izatea.

• Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.

• Lanak originalak izango dira

• Aurkezturiko lan guztiak Gazteaukerako kanal ezberdinetan publikatzeko aukera egongo da, lehiaketaren sustapena bideratzeko.


Epaimahaikideen erabakia

Epaimahaikideek aurrehautatuen zerrenda bat prestatuko dute eta beraietatik 8 izango dira azkenik irabazleak. Zalantzarenbat balego, informazio gehigarria eskatuko zaie hautagaiei. Lanen originaltasuna kontutan hartuko dute epaimahaikideek.


Irabazleak:

Maiatzaren 4an publikatuko dugu irabazleen zerrenda orri honetan eta Basque Team-eko Facebook, Twitter eta Gazteaukerako Facebook, Twitter eta Tuentin.

Zalantzak argitzeko: Zalantzarenbat baldin baduzu lehiaketaren inguruan bidali iezaguzu posta elektroniko bat honako helbidera: gazteaukera-blog@ej-gv.es


Egin zaitez gure jarraitzaile Facebooken:

Ezagutu itzazu Gazte Olinpic Team lehiaketaren inguruko nobedade guztiak Basque Team eta Gazteaukerako Facebook orrietan “atsegin dut” botoiei emanez.

 


 Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Compromiso con las personas