Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/10/20
2008ko Auzolandegietako argazki eta idazlan lehiaketa
Irati Lafraguaren Agricultores argazkia eta Aintzane Agirianoren Takk fyrir, Siglufjördur eta Eva de Miguelen Cruzando fronteras idazlanak izan dira irabazleak

AgricultoresIrati Lafraguaren "Agricultores" argazkia eta Aintzane Agirianoren "Takk fyrir, Siglufjördur" eta Eva de Miguelen "Cruzando fronteras" idazlanak izan dira 2008 Auzolandegietako lehiaketako irabazleak.


[Ikusi argazki guztiak]  [Irakurri idazlan guztiak]

 


- Hauxe izan da lehiaketaren prozesua:

Beste urte batez, Euskadiko gazte asko auzolandegiren batera joango zarete udako hilabeteetan, 2008ko Auzolandegiak egitasmoaren barruan bai Euskadin, Estatuan, zein atzerrian antolatu diren auzolandegietara. Horregatik, eta zuen esperientziak ezagutzeko helburuarekin, 2008ko Auzolandegietako argazki eta idazlan onenen lehiaketa antolatu dugu.

Jaso ditugu dagoeneko lehenengo argazkiak eta idazlanak. Zuen argazki eta esperientziak jaso ahala, Gazteaukeran argitaratuko ditugu.

iPod TouchLan onenen egileek, gainera, sari zoragarri bat irabaziko dute: 16 Gb-ko iPod Touch* bat.

Honako hau 2008ko Auzolandegiak egitasmoan parte hartuko duzuen gazteei zuzendutako lehiaketa da. Bi modalitate daude: 2008ko auzolandegietako argazki onena eta idazlan onena.

Auzolandegiak 2008 egitasmoko arduradunek osatuko dute epaimahaia eta beraiek izango dira irabazleak zeintzuk izan diren erabakitzeko arduradunak. Irabazleen artean hiru sari banatuko dira:

  • iPod Touch* bat argazki onenaren lehiaketako irabazlearentzat.
  • iPod Touch* bat euskarazko idazlan onenaren lehiaketako irabazlearentzat.
  • iPod Touch* bat gaztelerazko idazlan onenaren lehiaketako irabazlearentzat.

*iPod Touch-aren ezaugarriak: 16 Gb. Pantaila iraultzailea, ukimenezkoa, panoramikoa, koloretakoa, 3,5 pulgadatakoa. Wi-Fi (802.11b/g). 8 milimetroko lodiera. 3.500 abesti, 20.000 argazki edo 20 ordu bideo gorde ditzake.

Anima zaitez eta parte hartu!


Lehiaketaren oinarriak

Argazki onena:

- 2008ko udan edozein auzolandegitan parte hartu duten Euskadiko gazte guztiek parte har dezakete lehiaketa honetan.
- Gaia: 2008ko auzolandegiak.
- Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki bidali ditzake.
- Argazkiak formatu digitalean bidali behar dira
gazteria@ej-gv.eshelbidera, egilearen datuekin batera (izena eta abizenak, NAN eta kontakturako telefonoa). Argazkiekin batera titulu bat edo azalpen esaldi bat idatzi behar da (euskaraz ala gazteleraz) eta argazkiak zein auzolandegitan atera diren ere adierazi behar da.
- Argazkiak jasotzeko epea irailaren 30ean bukatuko da.
- Lehiaketa honetako parte hartzaileek testuak eta irudiak argitaratzeko baldintzak onartzen dituzte.
 
Idazlan onenak:

- 2008ko udan edozein auzolandegitan parte hartu duten Euskadiko gazte guztiek parte har dezakete lehiaketa honetan.
- Gaia: 2008ko auzolandegiak.
- Bi sari emango dira: bata, euskaraz idatzitako idazlan onenari eta, bestea, gazteleraz idatzitako idazlan onenari.
- Partaide bakoitzak auzolandegian bizi izan duen esperientziaren idazlan bakar bat bidali dezake hizkuntza bakoitzean (hau da, bat euskaraz eta bat gazteleraz, gehienez).
- Idazlanek gutxienez 150 hitz eta gehienez 300 eduki behar dituzte. Testuak
gazteria@ej-gv.eshelbidera bidali behar dira idazlanean aipatzen den auzolandegiaren izena eta egilearen datuekin batera (izena eta abizenak, NAN eta kontakturako telefonoa).
- Idazlanak jasotzeko epea irailaren 30ean bukatuko da.
- Lehiaketa honetako parte hartzaileek testuak eta irudiak argitaratzeko baldintzak onartzen dituzte.


2007ko Auzolandegietako argazki eta idazlan lehiaketan parte hartu zuten lanak ikus ditzakezu.