Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2010/01/25
1993tik %75,3 jaitsi da trafiko istripuetan hildako gazteen kopurua
Ia hildako gazte guztiak gizonak dira

Herrizaingo Sailaren Trafiko Zuzendaritzak emandako datuen arabera, 2008an 15 eta 29 urte bitarteko 199.455 gaztek daukate gidatzeko baimena edo lizentzia*. Beraz, 15 eta 29 urte bitarteko 1.000 gaztetik 563k gidatzeko baimena edo lizentzia daukate.

Gidatzeko baimena edo lizentzia daukatenen erdia baino gehiago gizonak dira (%56,4). Adinari dagokionez, erdiak baino gehiagok 25 eta 29 urte bitarteko adina dute (%55,3k); %35,4k 20 eta 24 urte bitartekoa; eta, azkenik, %9,4k 15 eta 19 urte bitartekoa.

 

Trafiko istripuetan inplikatutako 15 eta 29 urte bitarteko gidari gazteak

2008ko datuek adierazten dutenez, 15 eta 29 urte bitarteko 5.051 gidari gazte trafiko istripuren batean inplikatuta egon dira. Gazte talde horretan, hamar gaztetik zazpi gizonak dira.

Adinari erreparatuta, %49,6 25 eta 29 urte bitartekoak dira; %39,2 20 eta 24 urte bitartekoak dira; eta %11,2 15 eta 19 urte bitartekoak. Datuen arabera istripua izan dutenen erdiak baino gehiagok 25 eta 29 urte bitarteko adina badute ere, garrantzizkoa da aintzat hartzea adin-tarte horretako gidari kopurua 15 eta 19 urte bitartekoa halako sei dela eta 20 eta 24 urte bitartekoenaren ia halako bi. Adin-talde bakoitzean istripua izan dutenen tasetan arreta jarrita, 15 eta 19 urte bitarteko 1.000 gaztetik 30ek istripua izan dute gidari gisa; 20 eta 24 urte bitartekoen artean, aldiz, tasa 28koa da 1.000 gazteko; eta 23koa 25 eta 29 urte bitartekoen artean. Beraz, istripuen eragina handiagoa da gazteenen artean.

Trafiko istripuetan inplikatutako gidari gazteen kopuruaren bilakaerari dagokionez, 1999an istripua izan duten gazteen kopuruak gora egin zuen nabarmen. Urte hartatik aurrera, beherakada etengabekoa izan da gaur egun arte.


Iturria: Trafiko Zuzendaritza, Herrizaingo Saila


Gidari gazteak inplikatuta dituzten istripuak gertatzen diren eguna aztertuz gero, ohartuko gara 2008an ostirala dela istripu kopururik handiena duen eguna, baina ez dago alde handirik gainerako egunekiko. Gazteek istripu gutxien duten eguna, aldiz, igandea da.


Iturria: Trafiko Zuzendaritza, Herrizaingo Saila

Trafiko istripuetan inplikatutako 15 eta 29 urte bitarteko hamar gidaritik zortzi ibilgailu arina gidatzen ari ziren (turismoak, turismoetatik eratorriak, kamioiak edo 3.500 kg edo gutxiagoko gehienezko pisu baimendua duten furgoiak). %6,1 bi gurpildun ibilgailua gidatzen ari ziren (bizikletak, ziklomotoreak eta motozikletak); %5,2 ibilgailu astunak; eta, azkenik, %0,3 bestelako ibilgailuak.


Trafiko istripuetan hildako 15 eta 29 urte bitarteko gazteak

2008an 15 eta 29 urte bitarteko 22 gazte hil ziren trafiko istripuetan. 1993az geroztik egoera horretan hildako gazteen kopuruak beherakada izan du, %73,5ekoa, zehazki.


Iturria: Trafiko Zuzendaritza, Herrizaingo Saila

Sexu aldagaia aintzat hartuta, ia hildako guztiak gizonak dira (19 gizon eta 3 emakume). Datuak adin-taldeka aztertuz gero, hildako gazte kopururik handiena 20 eta 24 urteko adin-tartean kokatzen da (9 hildako), baina kopuruen arteko aldea ez da bereziki handia (15 eta 19 urte bitartekoen artean 6 hildako egon dira eta 25 eta 29 urte bitartekoen artean, 7).

2008an hildako 22 gazteetatik, istripua gertatu zenean, 15 gidatzen ari ziren, 6 ibilgailuan bidaiari gisa zihoazen eta 1 oinezkoa zen.


* Ibilgailu mota guztiak barne (motozikletak, turismoak, furgonetak eta abar).


Erlazionatutako datuen kontsulta:
15 eta 29 urte bitarteko gazteen trafiko istripuei buruzko adierazle estatistikoak

Lotutako estekak:
Gazteen Euskal Behatokiaren adierazleen sistema