Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2012/02/03

Hedabideen artean, EAEko gazteriak Internet nahiago du entretenitzeko eta ikasteko, eta telebista gaurkotasunari buruzko informazioa jasotzeko

Hedabide bakar bat eskura izanez gero, gazte gehienek Internet aukeratuko lukete.

EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %52k, hedabideen artean, Internet nahiago dute entretenitzeko eta %71k ikasi eta formatzeko. Beste hedabideen gainetik Internet nahiago dutenen ehunekoak nahikotxo altuagoak dira gazteen artean, biztanleria osoan baino, azken honetan %23k aukeratzen baitu Internet entretenitzeko eta %42k ikasteko.

Egungo gertaerei buruzko informazioa jaso nahi denean, gazteek nahiago dute telebista eta biztanleria osoak emandako portzentaje berean (%45), gainera. Hala ere, eta nahiz eta lehentasunezko hedabidea ez izan, informazioa jasotzeko Internet aukeratzen duten gazteen portzentajeak biztanleria osoak emandakoak baino dezente altuagoak dira (%38 eta %20, hurrenez hurren).

 

Horregatik, hilabete batez hedabide bakar bat eskura izango balute, gazteen %64k Internet aukeratuko lukete. Ehuneko horrek biztanleria osoan Internet aukeratuko luketenena (%32) bikoizten du.

Datu hauek Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2011ko urrian eginiko eta 2012ko otsailaren 2an aurkeztutako “Hedabideak” txostenaren emaitzak oinarri hartuta.