Azken eguneratzea: 2010/10/27
Irabazlea dugu!
Irabazlea: Un resumen imposible bideoa.
Xabier Miquelez de Mendiluce Peñak "Chateau de Calmont d'Olt" (Frantzia) auzolandegian parte hartu zuen.
¿Zer iruditzen zaizkizu lehiaketako finalistak? Eman zure iritzia!
Aurkeztutako lanak:
Honako hau 2010eko auzolandegietan parte hartuko duzuen gazteei zuzendutako lehiaketa da. Lanak, argazki, bideo zein idazlan formatoan egin ahalko dira eta sari bakarra emango da. Lan onenaren egileak *32 Gb-ko iPad Wifi bat irabaziko du, zorro eta guzti. Hemen duzu bideo bat IPadak dituen aukera batzuk ikusteko.
Auzolandegiak 2010 egitasmoko arduradunek osatuko dute epaimahaia eta beraiek izango dira irabazlea erabakitzeko arduradunak. Lan saritua argazkia, bideo lana zein idazlana izan ahalko da eta bidaltzen diren lanak gazteaukerako kanaletan, flickr, Youtube, gazteaukerako bloga eta Gazteaukera gazte-webgunean ikusgai izango dira.
Sariaren ezaugarriak honako haiek dira:
*iPad de 32Gb Wi-Fi-aren ezaugarriak: 32 GB. Pantaila panoramiko disdiratsua, ukimenezkoa, 9,7 pulgadatakoa, Wi-Fi, Bluetooth 2.1 + EDR, 680 gko pisua eta Ipad zorroa.
Anima zaitez eta parte hartu!
Beste urte batez, Euskadiko gazte asko auzolandegiren batera joango zarete udako hilabeteetan, 2010ko Auzolandegiak egitasmoaren barruan bai Euskadin, Estatuan, zein atzerrian antolatu diren auzolandegietara. Horregatik, eta zuen esperientziak ezagutzeko helburuarekin, 2010eko Auzolandegietako argazki, bideo eta idazlan onenen lehiaketa antolatu dugu.
Argazki /Bideo/ Idazlan onena 
Bideo lanek gehienez 20 Mbs-ko neurria izan dezakete. 3 minutu arteko luzera eta QuickTime .MOV, Windows .AVI o .MPG, MPEG4 (Divx, Xvid) formatuak onartuko dira. Bereizmenari dagokionez 640x480eko lanak hobetsiko dira. Egile bakoitzak bideo bakarra aurkeztu dezake. Bideoek, titulua eta zein auzolandegitan egina izan den zehaztu beharko dute. 2008ko Auzolandegietako argazki eta idazlan lehiaketan jasotako lanak ikus ditzakezu.