Pribatutasuna ganoraz konfiguratu
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak sare sozialetan pribatutasuna nola hobetu dezakegun erakusteko, bideotutorilak prestatu ditu, Kontuzdatos egitasmoaren baitan.
Oraingoz, Tuenti sarearen inguruko lau bideo daude prest baina laster Facebook eta Twitter sareen inguruko bideoak ere izango dira. Tuentiren kasuan bideoetan jorratzen diren gaiak honako hauek dira: gomendio orokorrak, nola izena eman, pribatutasuna ganoraz nola konfiguratu eta erabiltzaileak, argazkiak, eta abar blokeatzeko aukerak zeintzuk diren azaltzen duen bideoa.
Badakizu, pribatutasuna zure esku dago, kontu hartu!
Gomendio onenak!
Nola eman izena ondo Tuentin
Blokeo aukerak