Interneteko sare sozialak gorantz ari dira. Gero eta gehiago dira, bai gazte zein nagusi, sare sozialak erabiltzen dituztenak beste batzuekin harremanetan jartzeko, nahiz eta ezagunak ez izan. Jendea ezagutzeko, negozioak egiteko edo zaletasunak konpartitzeko bada ere, web gune piloa dago lagunak gonbidatu eta 'lagunen lagunak' ezagutzeko edo interes eta zaletasun bertsuak dituztenen komunitateetan parte hartzeko aproposak direnak.
Eta zuk? Interneteko sare sozialak erabiltzen al dituzu? Seguru ezagutzen dituzula komunitate erabilienak:
-
Facebook: Aitzindaria da. 2004an sortu zen. Hasieran Harvardeko Unibertsitateko ikasleentzat eginiko web gunea zen, baina, orain, posta elektronikoa daukan edozeinek erabili dezake. Lagunekin harremana edukitzeko edo lagun berriak egiteko modu bat da, argazkiak eta mezuak elkarrekin trukatzeko. Interes bertsuak dituzten pertsonak elkartu nahi ditu. Gune itxia da eta kontaktu bakoitzak eman dezaken gonbidapena ezinbestekoa da bertan sartzeko.
-
Tuenti: Facebook-en oso antzekoa da, eta harrera hobea dauka gaztetxoen artean. Zure profila sortu dezakezu, argazkiak eta bideoak igo eta zure lagunekin bat egin. Gertaerak sor daitezke, argazkietan lagunak etiketatu…
-
Twitter: Dohainezko microblogging zerbitzua da, mikro-sarrerak ("tweets" ere deitzen direnak) bidaltzea ahalbideratzen duena. Gehien jota 140 karaktereko mezuak izan behar dira eta "Zer egiten zabiltza?" galderari erantzuten zaio. Mezu hauen bidalketa Twitter-en web gunetik bertatik egin daiteke, eta baita SMS bidez ere.
-
Hi5: Komunitate hau bere interaktibotasunagatik da ezaguna. Izan ere, erabiltzaileen kontu soil baten bitartez, 23 hizkuntzatan agertzen den aurkezpen-txartel birtual baten antzekoa sortzen du.
Beste sare sozial tematiko batzuk ere badaude :
- Kirola: Incondicionales, Servifutbol, Moterus …
- Musika: RedKaraoke …
- Zinema: Catódicos, CinemaVip …
- Jokoak: Viciaos …
- Irakurketa: Librofilia, Dejaboo …
- Bidaiak: minube, Wolpy …
Gazteaukeraren programak, iharduerak eta zerbitzuak aurkituko dituzu
sare sozialetan, eta gainera, partekatzeko eta parte hartzeko aukera izango duzu.