Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantailak ikusi.
ISIC txartela unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako (DBH, batxilergoa, LH,...) eta eskola ofizialetako ikasleentzat da. Txartela ateratzeko, ikasturte horretan matrikula egin izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.
Nazioarteko ikasle-txartelak eskola-urtea irauten du eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere (2009ko irailaren 1etik aurrera egindako txartelak 2010era arte indarrean daude ).
Eskakizunak:
Adina: 12 urte baino gehiago. Ez dago gehienezko adin-mugarik
Tasa: 6 euro
Denbora osoz ikastea ofizialki onartutako zentroetan, hau da, astean gutxienez 15 orduz aritzea.
Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazte Informazio Bulego batean galdetu edo gazteria@ej-gv.es helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.
Non eskatu:
Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa) edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.
Nola eskuratu ikasle-txartela:
1.- Zure txartela eskatze ko,formularioa bete zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.
2.- Tasa ordaindu (6 euro) eta ordainketaren agiria gorde.
Internet bidez eskatzen baduzu, ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu.
Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.
Kontu zenbaki batean sartu behar dut dirua? Ez, eskaera-orria da bankura eraman behar duzun agiria ordainketa egiteko.
3.- Jaso ezazu zure txartelaAraba, Bizkaia edo Gipuzkoakoedozein bulegotan. Txartela jasotzeko nahitaez honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:
NANa, pasaportea edo bizileku-txartela
Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
Txartelerako neurriko argazki bat
Ikasle zarela egiaztatzen duen agiria. Normalean, nahikoa izaten da kasuan kasuko ikasturtean ofizialki onartutako zentro batean egindako matrikula aurkeztea.