Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Bloga: zure eguneroko pertsonala


Blogak modan daude. Bitakora bezala ere ezagutzen dira, eta Interneten edukiak argitaratzeko modu errazena eskaintzen digute. Edozein eratako edukiak idatzi ditzakezu, bai albisteak, artikuluak, edozein gairi buruzko iruzkinak, zein zure esperientzia eta hausnarketak ere. Blog batekin zure tokia eduki dezakezu Interneten, zuk nahi dituzun gaietaz luze eta zabal mintzatzeko.

Beraz, blog bat ('weblog' hitzaren laburdura da 'blog') webgune pertsonal bat da, aldizka eguneratzen dena eta autore batek edo gehiagok idazten dituzten testu edo artikuluak kronologikoki batzen dituena.

Ez zara informatikan aditua izan behar blog bat sortzeko. Oso erraza da. Halere, jakin ezazu bitakora bat edukitzea ez dela "benetako" web bat edukitzea bezalakoa. Blogak bere mugak ditu, baina nahikoa izango duzu gauza askotarako. Eta gainera ez duzu ezer ordaindu beharrik izango!


Zelan sortu blog bat

Hainbat zerbitzari aurkitu ditzakezu sarean zure bloga modu erraz batean eta dohainik sortzeko aukera ematen dizutenak, aurrez diseinatutako txantiloien bitartez. Hauexek dira aintzindarietako bi:

Blogger logoBlogger


Wordpress logoWordpress


Zure bloga euskaraz sortzeko aukera ematen dizuten zerbitzariak ere badaude:

Blogari logoBlogari


Blogak logoBlogak


Mundua.com logoMundua.com


Nireblog logoNireblog


Behin zure zerbitzaria aukeratuta, erregistratu egin behar zara bertan. Hortik aurrera guztiek jokatzen dute antzera: zure erabiltzaile hitza aukeratu behar duzu, pasahitza, blogaren izena, gustukoen duzun diseinu txantiloia eta hortxe duzu.

Artikulu berri bat argitaratu nahi duzun bakoitzean zure zerbitzarira sartu beharko zara, identifikatu eta idatzi. Eta kontuan eduki ezazu testuak idazteaz gain argazkiak, bideoak, audio artxiboak eta abar ere sartu ditzakezula zure blogean. Horretarako oso baliagarri izango zaizkizu argazkiak eta bideoak sareratzeko webgunean (FlickrArgazkiakYouTubeEuskaltube ...).



Edukiak

Bitakoretan jorratzen diren gaiak oso ugariak dira, beraien sortzaileak bezain ugariak. Funts handirik gabekoak, literarioak, filosofikoak, politikari buruzkoak, nartzisistak era guztietakoak daude. Horien artean, batzuk, egilearen minutuz-minutuko bizitza kontatzen duten benetako egunerokoak ere aurkitu ditzakezu.

Blogger gehienek beraien ideiak antolatzeko bakarrik erabiltzen dituzte blogak. Halere, askok, eta kasu askotan baita enpresak ere, mundu osoko internet erabiltzaileei beraien iritziak helarazteko ere erabiltzen dituzte.

Ez ezazu ahaztu blog baten helburu nagusia ahalik eta internauta gehien erakartzea dela, blogean sartu, testuak irakurri eta iruzkinen bat utzi dezaten.


Blogger-en hizkera

Blogetan hizkera berezia erabiltzen da, eta hizkera hori ezagutzen ez baduzu pixka bat galduta ibili zaitezke. Hementxe duzu mundu hau hobeto ezagutzen lagunduko dizun hiztegitxo bat:

  • Blog: aldizka eguneratzen den webgune pertsonal bat eta autore batek edo gehiagok idazten dituzten testu edo artikuluak kronologikoki batzen dituena.
  • Blogger edo blogaria : blog formatuko argitalpenak idatzi eta kudeatzen dituena.
  • Blogosfera: irizpide bereziren baten arabera (kokapena, gaia, hizkuntza) multzokatutako blogak. Adibidez: euskal blogosfera, blogosfera zientifikoa, blogosfera politikoa
  • Post : argitaratzen den artikulu bakoitza, hau da, bitakora baten argitalpen unitatea.
  • Iruzkinak : blog bateko bisitariek idatzi ditzaketen sarrerak dira. Post bati buruzko iritziak idatziz uzten dituzte. Ingelesez "comments" deitzen dira.
  • Zirriborroak: argitaratze sisteman sortutako sarrera bat da, baina oraindik publikatu ez dena. Normalean, sarrera bat zirriborro bezala gordetzen da, blogariak, publikatu aurretik zuzentzeko edo osatzeko asmoa duenean. Ingelesez "draft" deitzen da.
  • Fotoblog : argazkiak argitaratzeko erabiltzen den bloga, hau da, blogen eta argazkien bilketa.
  • Tenplate edo txantiloiak : erabilera errazeko diseinu-txantiloia.
  • Permalink : esteka iraunkorra. Blogeko post bakoitzari egokitzen zaion URLa eta loturak egiteko erabili behar dena.


Esteka interesgarriak

. Blogen bilatzailea
Gazteaukera Blog

 

Azken eguneratzea: 2009/02/04