Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Eskuratu aterpekide txartela on-line

Aterpekide-txartelaEstatuko zein atzerriko aterpetxeetan har dezakete ostatu edozein adinetako pertsonek,  aterpekide-txartela izanez gero.

Txartelak urtebete irauten du, hau da, 2010/12/01ean egindako txartelak 2011/12/01ean galtzen du balioa.

Txartel hau nazioartekoa da, beraz, atzerritik datozenek, beraien herrialdean eskuratutako txartela ekar dezakete edo ostatu hartzeko ongietorri-seiluak (welcome stamps) erosi. Seiluak nazioarteko aterpetxeetan ematen dira. Behin-behineko txartel bat da. Aterpekideak seiluak erosi behar ditu, gauero bat edo denak batera. Sei seilu dituenean, txartel baten balioa hartzen du. Txartel horrek 12 hilabete irauten du, lehenengo seilua erosten denetik. Tasa 3 eurokoa da.

Non eskatu


Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa), nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan edo REAJek Euskadin dituen Gazte-aterpetxeetan  eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.

Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, bulego batean galdetu edo gazteria@ej-gv.es helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

Nola eskuratu txartela

1.- Eskaera

Zure txartela eskatzeko, formularioa bete zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara  edo aterpetxetara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.

Aukera ezazu dagokizun formularioa eta bertan zure datu pertsonalak bete itzazu:

  • Ireki formularioa gazte-txartela duten aterpekide gazteentzat modalitateko txartela eskatzeko Gazteentzat, Gazte-txartelarekin
    Adina: 14 eta 30 urte bitartean
    Tasa: 2,5 euro.
    Posta bidez jasotzeko aukera: Aldez aurretik txartela izanez gero, bai.
  • Ireki formularioa aterpekide gazteentzat modalitateko txartela eskatzekoGazteentzat
    Adina: 14 eta 30 urte bitartean
    Tasa: 5 euro
    Posta bidez jasotzeko aukera: Aldez aurretik txartela izanez gero, bai.
  • <Ireki formularioa aterpekide helduentzat modalitateko txartela eskatzekoHelduentzat
    Adina: 30 urtetik gora
    Tasa: 11 euro
    Posta bidez jasotzeko aukera: Bai.
  • Ireki formularioa aterpekide-txartela eskuratzeko - familientzatFamilientzat
    16 urtetik beherako seme-alabadun familia-unitatea
    Tasa: 22 euro
    Posta bidez jasotzeko aukera: Ez. Aurkeztu beharreko agiria: Familia liburua.
  • Ireki formularioa aterpekide-txartela eskuratzeko - taldeentzatTaldeentzat
    Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne
    Tasa: 15 euro
    Posta bidez jasotzeko aukera: Ez. Aurkeztu beharreko agiria: Kideen izenak.
  • Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzako Gazte-Elkarteen  Erroldan izena emandako taldeentzat
    Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne
    Tasa: ez da ordaindu behar tasarik (txartel hau doan eskuratzeko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako Gazte-elkarteen Erroldaren ziurtagiria aurkeztu behar da).
    Posta bidez jasotzeko aukera: Ez.

2.- Dagokion tasa ordaindu eta ordainketaren agiria gorde.

Internet bidez eskatzen baduzu,  ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu. Ordainketa Internetez egin dezakezu Nire Ordainketan sartu eta lehenengo pantallan BPK hau aukeratuz: 9050794. Ondoren, zure banku-kitapenaren orriaren behekaldean agertzen diren datuak pantallan sartu behar dituzu (nola funtzionatzen duen ikus dezakezu demo honetan).

Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.

3.- Txartela jasotzeaz

Ondorengo bi modutan jaso dezakezu zure txartela:

  • Posta bidez. Aukera hau erabiltzen baduzu, txartela 8 egunen buruan etxean jasoko duzu. Aukera hau aterpekide-txartel heldua, gaztea gazte-txartelarekin eta aterpekide-txartel gaztea modalitateetan dago. Azken bi horietan, eskatzaileak adina eta baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du aplikazioak.
  • Gazte Informazioa logotipoaTxartela jasotzea txartelak egiten dituen edozein bulegotan, hau da, Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako gazteentzako informazio zerbitzuetan edo REAJek Euskadin dituen  gazte-aterpetxeetan. Txartela jasotzeko, ezinbestekoa da adina eta baldintzak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztea. 

Acrobat ReaderEskabide orria ikusteko Acrobat Reader behar baduzu, irudiaren gainean klik egin eta programa eskuratuko duzu.

[Estekak:  Nazioarteko txartelak // Zer dira aterpetxeak // Euskadiko aterpetxeak // Gidak  // Aldizkaria //  Lan-arriskuen prebentzioa // Estekak]

Azken eguneratzea: 2011/07/20