Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Behatokia
Azken eguneratzea: 2009/06/22
Gazteen Euskal Behatokiaren adierazle estatistikoen sistema
GEBren eginkizunetako bat datuak bildu eta adierazleak diseinatzean datza, Euskadiko gazteen egoerari buruzko ikuspegi orokorra ezagutzera emateko.

Gazteen Euskal Behatokiaren adierazle estatistikoen sistema

Ikerketa arloaren egitekoetako bat gazteei buruzko adierazleak kudeatzean datza. Adierazleen kudeaketak gazteen errealitatearen alderdi guztiak ezagutzea dakar berekin, hau da, gazteen bereizgarriei buruzko informazioa biltzea eta Euskadiko gazteen ikuspegi orokorra ematea.

Adierazleak GEBren adierazle estatistikoen sistemari esker kontsulta daitezke.
Sistemaren ezaugarririk garrantzitsuena datu kopuru handia jasotzen duten adierazleak kontsultatzeko erraztasunak ematean datza. Erabiltzaileek beren intereseko aldagaiak hautatu ahal izango dituzte eta datuak jaitsi, informazio osoa kontsultatu beharrik gabe.

Hauek dira sistemak eskaintzen dituen aukerak::

  • datuak kontsultatzea, hautespen-irizpide jakin batzuen arabera;
  • artxibo osoak jaistea;
  • adierazleek eskaintzen duten informazioa dokumentazio atxikiarekin osatzea;
  • formatu desberdinen artean hautatzea: taulak, aurkezpenak, grafiko eta abar.

Izan ere, kontsulta pertsonalizatu eta osoagoa eskaintzen die erabiltzaileei.

   Datu azterketen bilduma historikoa kontsulta dezakezu.

  Informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko helbide elektronikora jo dezakezu:
geb-estatistika@ej-gv.es