Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/02/08

Argitalpen berria: EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna

 EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna (pdf, 3,4 Mb) Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bildumaren bigarren alea da. Hain zuzen ere, bildumaren helburua Euskadiko gazteengan antzemandako joerak eta jokaerak ezagutaraztea da. Hori lortzeko, Gazteen Euskal Behatokiak egiten dituen galdeketetan eskuratutako emaitzak bildu eta zabaltzen ditu bilduma honek, betiere begirada EAEko gazteengan jarrita. Galdeketa horiek kuantitatiboak dira, nagusiki, eta gazteek hainbat gai interesgarriri buruz dituzten iritziak ezagutu eta euren jarrerak, balioak eta sinesmenak aztertzera bideratuta daude. Era berean, zenbait ildo edo erreferentzia-gune ezarri nahi dugu, ikerketa hau beste batzuekin —beste geografiaeremu batzuetakoak nahiz etorkizunean egingo direnak—alderatu ahal izateko.

Esperientziak zabaltze, curriculuma hobetze edo, besterik gabe, bizi-ibilbide berriak irekitze aldera, nazioarteko mugikortasunak eskaintzen dituen aukeren inguruan gazteek dituzten ezagutza-maila, jarrerak eta esperientziak aztertzen dira ikerketa honetan

 Gazteen Euskal Behatokiaren ikerketak eta argitalpenak