Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Behatokia
Azken eguneratzea: 2010/02/10
Gazte Politikei buruzko jardunaldiak
Hauek Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan gauzatuko dira martxoaren 15 eta 16an. Jardunaldi hauek Gazteriaren Euskal Legearen eta EAEren III. Gazte Plana lantzeko prozesuaren baitan kokatzen dira.

Gazteriaren euskal legea eta III. Gazte Plana

Gazteriaren Euskal Legea eta III. Gazte Plana lantzeko parte-hartze prozesua.

 

Parte-hartzean oinarritutako prozesu zabala antolatu da, erakunde —publiko zein pribatuek— eta pertsona interesdunek dituzuen ekarpenak txertatzeko. Prozesu horren erakusgarri dira ekimen hau eta lege-esparru berria lantzeko nahiz datozen urteetan lege-esparru hori zehaztuko duen plana taxutzeko antolatuko diren beste batzuk. 

  Partaideen profila:

  • gazteria arloko pertsonal teknikoa
  • Gazte Informazio Zerbitzuetan aritzen diren profesionalak
  • gazteriaren arloan diharduten entitate pribatuetako profesionalak

  Jardunaldiaren data eta tokia:

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzak duen egoitzan gauzatuko da martxoaren 15ean eta 16an, 09:00etatik 14:00ak arte.

  Eskabideak aurkezteko epea: martxoaren 1a (astelehena) baino lehen

Logotipo Orain Gazte

  Lanerako fitxak

Lanerako fitxa hauek guztien parte-hartzea bultzatzeko eta informazioa biltzen laguntzeko baliabideak dira. Fitxa hauetan jasotzen dira bai Gazteriaren Legearen proiektuaren bai Gazte Planaren alderdirik garrantzitsuenak.

Bete ondoren, mesedez, fitxa hauek gazteria@ej-gv.es helbidera bidali iezazkiguzu martxoaren 11 baino lehen, lantaldeak hobeto antolatu ahal izateko.


Lantaldeak: Gazteriaren Euskal Legea eta hainbat arlotako lantaldeak:

Jardunaldietan parte hartzeari dagokionez, lantaldeetarako fitxak bete eta igorrita Planaren arlo guztiei buruzko ekarpenak egin ahal izango dira, baina presentziazko parte-hartzea lantalde bakar batean baino ezin izango da gauzatu.

  Informazio gehiago Gazteaukeran