

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Sare Sozial Birtualak: Web 2.0-ren arloko profesionalak ikastaroa. Kurtsoa Lorena Fernándezek, Web 2.0 zerbitzuetako administraria eta Deustuko Unibertsitateko Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroaren (IIBZ) teknologia-arduraduna emango du.
Ikastaro honen helburua da Interneten komunikatzeko eta hartu-emanetarako ezarri den espazio berria ulertzea (web 2.0 eta sare sozialak).
Triptiko informatiboa (pdf, 2,17 Mb)
Lekua:
Ikastaro biak beteta daude
Ikastaroa Bilbon izango da, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, apirilaren 19an, 20an eta 21ean. (Ikastaro hau beteta dago).
Edizio berria maiatzaren 3an, 4an eta 5ean. (Ikastaro hau beteta dago).
Ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara izango da
Partaideen profila:
- Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk).
- Hezitzaileak
- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak
Izena emateko:
Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Horretarako, inprimakia bete eta bidali (pdf, 92 kb). Adobe Reader 7 edo gorako bertsioren bat instalatuta izan behar duzu ordenagailuan. Bestela, programa Acrobat Reader-en webgunetik jaitsi dezakezu.
94 4031645
OHARRA: Ikastaroan izena eman nahi baduzu, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko zeniguke, parte-hartzaile kopurua 25 pertsonakoa izango baita, gehienez ere.