Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteriaren Euskal Behatokia
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Behatokia
Azken eguneratzea: 2008/04/17
'Gazteen argazkiak 11' azterlanaren aurkezpena
Txosten hau 1996an abiarazitako "Gazteen argazkiak" serieko hamaikagarren argitalpena da

Retratos de juventud 11


Bilduma hau Euskadiko gazteek politikari eta gaur egungo gaiei buruz duten iritzia aldian-aldian ezagutzeko xedearekin sortu zen.

Gazteen argazkiak 11  (pdf, 492 kb) txosteneko datuak 2007an Euskadiko biztanleei egindako hiru ikerketa soziologikotik eratorriak dira. Txostena azterlan horiei 15 eta 29 urte bitarteko gazteek emandako erantzunak txertatzearen emaitza da.

Txostenaren ikuspegia deskribapenezkoa, bilakaerazkoa eta konparaziozkoa da. Emaitzek Euskadiko gazteen iritziak aurten nolakoak izan diren erakusten dute, bai eta jarreretan izandako bilakaerak zeintzuk diren ere. Horretarako, 1996tik honako datuez baliatu gara. Azkenik, 15 eta 29 urte bitarteko biztanle gazteek emandako erantzunak 30 urtekoek eta nagusiagoek emandakoekin konparatu eta gero, bi talde horien arteko aldeak azaleratu dira.

Era berean, emaitzak ez dira aztertu gazteek emandako erantzunen guztizkoaren ikuspuntutik bakarrik, hainbat aldagai ere aintzat hartu dira. Aldagaiak honako hauek izan dira: sexua, adin-taldeak, lurralde historikoa, ikasketa-maila, kokapena ezker-eskuin ardatz ideologikoan, nagusiki euskaldun sentitzea (kokapena euskaldun-espainiar ardatzean) eta lanbide nagusia.

Azterlana Euskadiko gazteen iritzietan oinarriturik dago, eta askotariko gaiak kantzen dira bertan, hala nola Euskadiko egoera ekonomiko, politiko eta sozialaren balorazioa, Europar Batasuna, Lanbide Heziketa EAEn eta sindikalismoa.

Honako azterlan hau Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak prestatu du Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren mendeko Gazteen Euskal Behatokiarentzat.
 

   Esteka interesgarriak:

Gazteen Euskal Behatokiko ikerketa soziologikoak