|

"Gazteen adierazleak 2008: EAEren eta Europar Batasunaren arteko alderaketa" (pdf, 180 kb) izenburuko lan honetan Euskadiko eta Europako gazteen errealitatea deskribatu eta aztertu egiten da lanaren, gizartearen eta demografiaren ikuspegietatik.
Lurraldeari dagokionez, alderaketa hiru mailatan gauzatu da: 25 estatuko Europar Batasuna; Europar Batasuneko 12 estatu (Alemania, Danimarka, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Polonia, Erresuma Batua eta Suedia); eta Euskadi. Adierazleak, lurraldeari begira ez ezik, denboraren joanarekin (1980-2005) izan duten bilakaerari, sexuaren araberako berdintasun eta desberdintasunei eta adin-taldeei begira ere aztertu dira.
Obra gaikako zortzi kapitulu tan egituraturik dago: biztanleriaren eboluzioa eta dentsitatea; egitura, sexuaren eta adin talde handien arabera; 15 eta 29 urte bitartekoen kohortea; egoera zibila; jaiotza, amatasuna eta ugalkortasuna; migrazio saldoa eta atzerritarren populazioa; bizi itxaropena eta hilkortasuna; jarduerarekiko harremana.
Kapituluetako bakoitzean, datu estatistikoekin batera, fenomeno bakoitzaren azalpen faktoreei eta joerarik berrienei buruzko aurkezpen teoriko osoa ematen da. Kapitulu bakoitzaren amaieran, ondorioetan, alderaketaren azterketa prozesuaren emaitzarik nagusienak biltzen dira.
Euskadiko eta Europako gazteen panoramika zabal hau bistaratzen laguntzen duten adierazle estatistikoak, nagusiki, bigarren mailako iturri ofizialetatik eskuratu dira, alegia, Eurostatetik, INEtik eta EUSTATetik.
Lan horren emaitzaz sortu den obrak Euskadiko gazteen bizitzaren alderdi garrantzitsuak ezagutzera ematen ditu, eta Euskadiko gazteak Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako gazteen aldamenean kokatzen ditu.
Ondorioetako batzuk harrigarriak dira, eta gugan eragina duten aldaketa sozial eta ekonomikoei buruz hausnartzeko bidea ematen diote irakurleari.
Obra kontsultatzeko edo ale bat eskatzeko:
Lotura interesgarriak:
Gazteen Euskal Behatokiaren ikerketa soziologikoak
|