
Azken eguneratzea: 2012/01/24
2012ko urtarrileko artikulu nabarmenak
Urtarrileko aldizkarien aurkibidea: eskaneaturik eta pdf formatuan

Pastor Verdú, Jaime. El movimiento 15-M. Un nuevo actor sociopolítico frente a la “dictadura de los mercados”.
15M mugimendua izenaz ezagutzen denaren hastapenak aztertzen ditu egileak. Eragile soziopolitiko bilakatu da mugimendu hau 2011ko maiatzaren 15ean agertu zenez geroztik. Gizarte-mugimendu hau agertzen lagundu duten faktoreak krisialdi sistemikoak eta bere efektu negatiboek bereziki gazteengan -mugimenduaren protagonistengan- sorturiko egonezarekin eta sumindurarekin lotuta daude.
Sociedad y Utopía: revista de ciencias sociales, nº 38, diciembre de 2011, p. 109-124
Orteu, Xavier, Venceslao, Marta, Verdaguer, Pilar. Trabajo con adolescentes: entre lo académico y lo prelaboral.
"Eskola porrota" kategorian harrapatuta dauden DBHko ikasleei zuzenduriko hezkuntza-proposamena aurkezten dute egileek artikulu honetan. Lagun-egite akademiko-profesionalean oinarritzen da, bi errealitate -eskola-gunea eta lanaren aurreko gunea- uztartzen dituen hibridoa. Helburua ez da gazte horiek lana aurkitzea, Bigarren Hezkuntzako institutuetan gizartearen aldetik jende gehiagorentzat aukerak sorraraztea baizik.
Aula de innovación educativa, n.º 207, diciembre de 2011, p. 66- 70

Wedgwood, Nikki. A person with abilities: the transition to adulthood of a young woman with a severe physical impairment
Ezgaitasunak dituzten pertsonen trantsizio-esperientziak aztertzeko diziplinarteko hurbilketa gisa erabiltzen da teoria soziologikoen eta metodo psikosozialen konbinazioa artikulu honetan, eta uztardura horren potentziala aztertzen. Biografia bakarra erabilita -Ellarena, ezgaitasun fisiko larria duen emakume gazte batena-, zera geratzen da agerian: eguneroko zailtasunek trantsizioan duten eragina testuinguruaren araberakoa dela eta hainbat faktore soziohistorikok baldintzatuta dagoela. Zehazki, agentziaren eta egituraren arteko etengabeko tentsioa azpimarratzen da: eguneroko zailtasun horiei aurre egin edo horiek murrizteko garaian, Ellak duen ekintza pertsonalaren mailak desberdinak dira gizarte-testuinguru batetik bestera eta bizitzaren aro batetik hurrengora.
Young: Nordic journal of youth research, vol. 19, num. 4, December 2011, p. 435-454
Beste laburpen batzuk irakurri nahi badituzu klikatu Artikulu nabarmen atalean
Dokumentazio Zentroko webgunera esteka
Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarea (EIPSren) liburutegien katalogoaren esteka
Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondoko helbide elektronikora: geb-liburutegia@ej-gv.es
OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke