
Azken eguneratzea: 2012/01/30
Europako Batzordeak Employment and Social Policy izeneko txostenean argitaratu dituen datuen arabera, Europar Batasuneko 15 eta 24 urte bitarteko hamar langiletik lauk (%39) diote kezkatuta daudela krisialdi-ekonomikoa dela-eta lana gal dezaketelako.
Kezka hori handixeagoa da langileria osoarena baino (%35).

Hori hala gertatuko balitz, alegia, kaleratuko balituzte, 25 urtera arteko langileen %47 seguru daude hurrengo sei hiletan lana aurkituko luketela; %27k, ordea, kontrakoa deritzote.
Egungo lana galduz gero, beste bat aurkitzeko aukeretan hein handiagoan sinesten dute gazteek, langileria osoak baino (%47 eta %41, hurrenez hurren).

Oro har, EBko gazteen iritziz, bi alderdik dute garrantzi gehien lana errazago aurkitzeko garaian: kualifikazio-mailak (%58k aipatua) eta lan-esperientziak (%49k). Gazteek gainerakoek baino neurri handiagoan aipatzen dute hizkuntzak ezagutzea (%25ek eta %17k, hurrenez hurren).

![]()