|
2007ko urtarrilaren 1eko Biztanleen Udal Erroldaren arabera, atzerriko 33.006 gazte daude erroldatuta EAEn. 2006ko datuak eskutan, atzerriko 4.665 gazte gehiago daude. Biztanleria gazte etorkinak Euskadiko gazteen % 9 osatzen du, 2006an baino % 2 gehiago.
Etorkin gazteen kolektiboa, ehunekotan, neska adina mutilez osatuta dago ia. Azpimarra daiteke nesken kopurua apur bat handiagoa dela.
Adin-taldeei gagozkiola, % 49,6 25 eta 29 urte bitartekoak dira; % 32,6 20 eta 24 urte bitartekoak; eta, 15 eta 19 urte bitartekoak, % 17,8.

EAEko gazte etorkinen jatorrizko kontinente nagusiak Amerika eta Europa dira. Izan ere, % 51,0 Ameriketatik datoz; % 25,4 Europatik; % 18,3 Afrikatik; eta, azkenik, % 10 baino gutxiago Asia eta Ozeaniatik. Gazte amerikarren kolektiboaren baitan dago alderik handiena nesken eta mutilen artean, nesken alde, europarren eta afrikarren kolektiboetan ez bezala. Izan ere, talde hauetan, afrikarrean, bereziki, mutilak ugariagoak dira neskak baino.

Iturria: Biztanleen Udal Errolda 2007-01-01ean. INE eta berton egina
Ameriketatik datozen hamar gaztetatik bederatzi hegoamerikarrak dira. Jatorria Europan dutenetatik gehienak Europar Batasunekoak dira (% 90,6).
Alderaketa Espainiako egoerarekin
EAEk, batez beste, atzerriko biztanleria gazteagoa du Espainiakoarekin konparatuta: 30 urtetik beherakoak dira atzerriko biztanleen % 33,5 EAEn eta % 29,7 Espainian.
Alabaina, estatu mailan etorkinen fluxua handiagoa izan denez gero, etorkin gazteen kolektiboak Espainiako gazteen % 15 osatzen du. Euskadiko gazteen baitan, ordea, % 9 osatzen dute.
Atzerriko gazteen jatorrizko kontinenteak aztertzen baditugu, bai EAEn bai Espainian etorkin gazte gehienak Ameriketatik iritsi dira, baina hala ere badago alderik. Diferentziarik nagusiena EAEko etorkin gazteen erdia Ameriketatik etortzean datza; Espainian, ordea, kolektibo honen eragina % 39,2koa da. EAEn, Espainian bezala, gazte etorkinen artean ordezkaritzarik handiena duen bigarren kontinentea Europa da, baina kasu honetan biztanle horien portzentajea apalagoa da EAEn (% 25,4) Espainiakoarekin konparatuta (% 36,0).
Hortaz, Espainian etorkin gazte gehienen jatorria Amerikaren eta Europaren artean banatuta dago, eta EAEn kolektibo horren gehiengoa jatorriz amerikarra da.

Iturria: Biztanleen Udal Errolda 2007-01-01ean. INE eta berton egina
Erlazionaturiko datuen kontsulta:
Atzerritarra izanik, EAEn erroldatuta dauden gazteei buruzko adierazle estatistikoak
Erlazionaturiko estekak:
Gazteen Euskal Behatokiaren estatistikak
|