|
15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 45,8k diote egunean lau ordu baino gehiago izaten dituztela libre lanegunetan. Gazteek lanegunetan duten astialdiari buruzko datuak Euskadiko Gazteak seriean bildu dira 2000tik hona. Orain arte jasotako informazioak aditzera ematen du gero eta gazte gehiagok gero eta astialdi gehiago duela.

2008ko datuen arabera, gazteen artean neskek egunean astialdi gutxiago dutela lanegunetan. Izan ere, % 25,8k diote bi ordu libre baino gutxiago dutela; mutilen artean bi ordu baino gutxiago dutenak % 20,3 dira.
Adin-taldeei dagokienez, 25 urtetik beherakoek astialdi gehiago dute lanegunetan 25 eta 29 urte bitartekoek baino. Zehazki, txostenak adierazten duen bezala, 20 eta 24 urte bitartekoak dira astialdi gehien dutenak.

Aisia jarduerak
Euskadiko gazteak 2008 ikerketaren emaitzek aditzera ematen dute gazteek burutzen dituzten aisia jarduerarik ohikoenak honako hauek direla: lagunekin edo bikotekidearekin egotea (% 71), telebista, bideoa edo DVDa ikustea (% 55) eta musika entzutea (% 46).
Juventud en España 2004 txostenak adierazten du Espainiako gazteen eta Euskadiko gazteen aisia-jarduera nagusiak bat datozela, eta aipagarrienak musika entzutea (% 93,5) eta lagunekin egotea (% 92,5) direla.
Aisia jarduerak lanegunetan eta asteburuetan desberdinak dira. Gazteek diotenez, lanegunetako aisia-jarduerarik ohikoenak telebista, bideoa edo DVDa ikustea (% 49), lagunekin edo bikotekidearekin egotea (% 45) eta musika entzutea (%42) dira.
Asteburu eta jaiegunetako aisia, lanegunetako aisiarekin gertatzen den bezala, lagunekin edo bikotekidearekin egotean datza nagusiki (% 59), baina, lanegunetako aisian ez bezala, gazteek astialdia taberna edo kafetegietan ere (% 33) gozatzen dute.
Erlazionaturiko datuen kontsulta:
15 eta 29 urte bitarteko gazteen aisia eta astialdiari buruzko adierazle estatistikoak
Erlazionaturiko estekak:
Gazteen Euskal Behatokiaren adierazleen sistema
|