Gazteen Euskal Behatokiak aldizka Gazte.doc buletina argitaratzen du. Buletinean, besteak beste, ondokoei buruzko informazioa agertzen da: argitalpenak, dokumentazio zentroaren azken erosketa bibliografikoak, prestakuntza-proiektuak, diru-laguntzak eta bekak eta abar.
Txostenak gazteen mugikortasuna du hizpide: nola lekualdatzen diren; zergatik egiten dituzten joan-etorri horiek; zein garraiobide darabilten; daukaten automobil parkea nolakoa den; nola antzematen duten segurtasuna errepidean; zein iritzi duten mugikortasunetik eratorritako arazoei buruz —kutsadurari edo trafiko istripuei buruz, adibidez—.
Behatokiko argitalpen guztiak doakoak dira.
Argitalpenak eskura ditzakezu “Liburuak eskatu” ikonoa sakatuz edota gaztebehatokia@ej-gv.eshelbidean.
Gazteen Euskal Behatokiaren Dokumentazio Zentroa gazteen munduari eta horiei lotutako diziplinei buruzko dokumentazioa biltzen duen liburutegi espezializatua da eta ikertzaile, hezitzaile eta gazteei zuzenduriko politika eta programen kudeatzaileei informazioa eskuratzera bideratuta dago.
Bere zerbitzuen artean liburuen kontsulta eta mailegua dago eta aldizkariak bertan kontsultatzeko aukera.
Erositako liburu berriak kontsulta ditzakezu gaika sailkatuta: ikuspegi orokorra, balioak eta gazte indarkeria, prestakuntza eta enplegua, hezkuntza, osasuna, gizarte ekintza. Hemen dituzue batzuk:
Izenburua: La edad deslumbrante : mitos, representaciones y estereotipos de la juventud adolescente : ensayos de cine, filosofía y literatura / Vicente Domínguez (coordinador)
Argitaletxea: Oviedo : Nobel, [2004]
Izenburua: La inserción de los adolescentes latinoamericanos en España : algunas claves / Dirección del proyecto: Mª Jesús Eresta Plasín ; Autora del informe: María Antonieta Delpino Goicoechea
Egilea: Delpino Goicoechea, María Antonieta
Argitaletxea: Madrid : Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales, Subdirección General de Información Administrativa y Publicaciones, 2007
Izenburua: Actitudes y percepción del medio ambiente en la juventud española / Miquel F. Oliver Trobat (Director)
Argitaletxea:: [Madrid] : Ministerio de Medio Ambiente, Organismo Autónomo Parques Nacionales, [2005]
Izenburua: Infancia y juventud marginadas : políticas sociales y criminales = [Haurtzaro eta gazteri baztertua : politika sozial eta kriminalak] / [César Manzanos (coord.) ; Carmen Vicioso ... et al.]
Argitaletxea:: [Vitoria] : Salhaketa : Ikusbide, [2006]
Izenburua: Nutrición infantil y juvenil : estudio enKid : [1998-2000] / directores Lluis Serra Majem, Javier Aranceta Bartrina
Argitaletxea: Barcelona : Masson, 2004
WEBGUNEAREN EGUNERAKETA
Gazteen Euskal Behatokiak bere webgunea eguneratu du eta itxura modernoagoa eman dio, horrela eguneratzeko erraztasun gehiago izango ditu, arinagoa izatngo da, eduki gehiago izango ditu eta erabilerrazagoa izango da. Beste alde batetik, Gazteaukeraren webgunea ere berriztatu egin da, logo modernoagoarekin, webgunearen irudi eta edukiekin bat etor dadin.
ATAL BERRIA: GAZTE POLITIKA
Atal berri honetan gazte politika integralari buruzko informazioa aurkituko duzu. Gazte politika integralean barne hartuta daude, batetik, gazteak gizarteratzea errazteko neurriak gazteen emantzipazioa lortze aldera, eta, bestetik, gaztetasunaren sustatzeko neurriak, hori guztiori gazteen partaidetza bultzatuko dituzten prozesu eta bideen bitartez.
GEBren eginkizunetako bat datuak bildu eta adierazleak diseinatzean datza, Euskadiko gazteen egoerari buruzko ikuspegi orokorra ezagutzera emateko.
Orain arte GEBk, adierazleak landu eta gero, bere webgunearen bitartez zabaltzen zituen pdf formatuko datu-taulen bitartez eta gaikako sailkapen bati jarraiki. Adierazleak kontsultatzeko sistema berriari esker, erabiltzaileek hainbat aukera izango dituzte eskura: datuak hautaketa irizpide sorta baten arabera kontsultatu ahal izatekoa;
datu ugaridun artxiboak osorik behera kargatzekoa;adierazleek eskaintzen duten informazioa dokumentazio osagarriarekin osatzekoa;hautatutako datuak askotariko formatuetan behera kargatzekoa: taulak, aurkezpenak, grafikoak eta abar.
Azken finean, erabiltzaileei kontsulta osoago eta pertsonalizatuagoa eskainiko zaie.
Berriki burutu da Bilbon, Donostian eta Gasteizen Agresibitatea eta gatazka nerabezaroan ikastaroa Gazteen Euskal Behatokiak antolatua.
Ikastaroaren xedea agresibitatearen esanahiaren eta egitekoaren inguruko ezagutza teorikoak finkatzea, agresibitateak nerabezaroan duen funtzioa ulertzea eta gatazkaren definizio positibo batekin lan egitea gatazka konpontzearen aldeko hezkuntza jarrerei buruz gogoeta egiteko.
Berriro egiteko asmoa dugu 2008ko urrian hiru lurraldeetan.
Boletin hau jasotzeko harpidetza egin dezakezu edo jasotzeari utzi nahi baduzu baja emateko eska dezakezu. Zure datuak Gazteria Zuzendaritzaren Kontaktu Fitxategian jasota daude, Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Gazteria Zuzendaritzara idatzi bat bidaliz (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).