|

Herritartasuna kultura eta erlijio anitzeko gizarteetan
AMAIERAKO ADIERAZPENA
Gu, munduko herritarrok, gizadiari zuzentzen gatzaizkio, norbanakoei, fededunei zein fedegabeei, kultura eta erlijio komunitate guztiei, alderdi politikoei eta boterean dagoen jendeari. Hain bestelakoak diren testuinguru etniko, kultural eta erlijiosoetatik etorrita, elkarrekin bizitzeko eta partekatzeko esperientzia bizi izan dugu. Askotariko gaiak eztabaidatu ditugu: identitatea, kultura eta erlijioa, eta herritartasuna kultura eta erlijio anitzeko gizarteetan. Eta, diziplina askotako adituen ikuspuntuak barneratuta, hainbat komunitate erlijiosotara bisitak eginda eta, bereziki, eztabaida pertsonalen eta elkartrukeen bitartez, ondoko ondorioetara iritsi gara:
-
Besteak nire parte dira. "Besteek" neure burua hobeto ulertzen laguntzen didate, ni osatu egiten naute, eta ez litzaizkidake mehatxugarri gertatu beharko.
-
Identitate etniko, kultural eta erlijioso desberdinetatik haratago, gizatasunak batzen gaitu.
-
Norbanako guztiek identitate erlijioso, kultural eta politiko desberdinak errespetatu eta onartu beharko lituzkete.
-
Erlijioa ez litzateke pertsonen arteko traba izan beharko, gizakiek onberatasunerako duten potentziala partekatzeko bitartekoa baino.
-
Boterearen dinamikaz jabetu beharko genuke. Izan ere, hain da erraza erlijioari erabilera okerra ematea gatazkara bideratutako helburu politikoak lortzeko. Horretaz ere jabetu beharko genuke.
-
Erlijio eta kultura arteko elkarrizketarako berebizikoak diren balio eta jarrerak badirela uste dugu, hala nola zintzotasuna, elkar ulertzea, aurrejuzkuak eta estereotipoak errotik kentzea, errespetua, entzuteko prest egotea, besteengandik ikasteko gogoa eta besteak maitatzekoa.
Goian aipatu ditugun balioak sustatzea proposatzen dugu -norberak erantzukizunak hartuta- eta herritar aktiboak izateko eskuduntzea -hezkuntzaren bitartez-. Gure ustez, kultura eta erlijio anitzeko elkarrizketa ez da eztabaida teologikoa soilik, gure eguneroko bizitzen berebiziko zatia da. Geuk bizi izan dugunaren moduko komunitateko giroa, funtsezkoa da elkarrizketaren prozesurako hurbilketa osoa egiteko garaian. Guk geuk elkarrizketaren sena zabalduko dugu eta ikasitakoaren emaitzak hedatu egingo ditugu, gure sorterrietako toki mailako erakunde eta komunitateetan. Nolanahi ere, ez litzateke berehalako emaitzarik espero beharko, baina, jakina, elkarrizketaren prozesua urrats guztietatik lehendabizikoa eta garrantsitsuena da. Horrenbestez, mundu guztiak ahalegin hauei lehentasuna eman beharko lieke, eta beharrezkoa den denbora guztia eman. Gainera, elkarrekin bizitzeak eta gure bizitzak hamar egunez partekatzeak - gure gatazka testuinguru desberdinak gorabehera- itxaropenerako eta baikortasunerako bideak ireki dizkigu etorkizunera begira.
|