Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/10/26

Oporretako aisialdi eta astialdirako baliabideen EAEko mapa 2011 argitaratu du Gazteen Euskal Behatokiak

Azterlanak oporretako aisia eta astialdiko baliabideen eskaintza jasotzen du, hain zuzen ere, haur eta nerabeei (18 urtera artekoei) zuzendutakoa. Datuak 2010-2011ko Gabonei eta 2011ko Aste Santuari eta udari dagozkio.

Hau da ezaugarri hauetako bigarren azterlana (2010ean egin zen aurrekoa), eta honako hauen lankidetzari esker gauzatu ahal izan da: ekimen publikoaren aldetik, EAEko hiru foru aldundiak, udalak eta mankomunitateak eta, ekimen pribatuaren aldetik, aurrezki-kutxak, astialdiko federazioak y hezkuntza-federazioak.

Azterlanean askotariko datuak ageri dira, lurralde historikoaren, erakunde arduradunaren, aisia-baliabide motaren eta abarren arabera xehekatuak.

Oporretako aisialdi eta astialdirako baliabideen EAEko mapa (pdf, 4,6 Mb) Gazteen Euskal Behatokiaren azterlana da eta bere helburua honako hau da: plangintzaren ardura duten erakundeek, lan hori egiteko beharrezkoak dituzten datuak eskuragarri izatea.