Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

Logotipo euskadi.net

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

RSS: jaso itzazu Gazteaukeraren, Gazte-txartelaren, Gazteriaren Behatokiaren eta Gazte Infomazioaren azken berriak

RSSJaso itzazu Gazteaukera, Gazte-txartela eta Gazteen Euskal Behatokiaren azken berriak RSS ren bidez: albisteak, deialdiak, ikastaroak, zozketak, argitalpenak, etab. Zerbitzu hau erabiliz, abisu bat jasoko duzu Interneteko gure gunean albiste bat argitaratzen den aldiro.

Zure irakurgailuan web honi buruzko berriak sindikatzeko, klik egin behar duzu interesatzen zaizun aukeraren irudian, eta bere esteka kopiatu:

RSS Gazteaukera: Euskadiko Gazteen Atariaren berriak.

RSS Gazte Informazioa: gazteentzako deialdiak (laguntzak, bekak, ikastaroak, lehiaketak, lan-eskaintzak, boluntariotza... ), agenda (ikuskizunak, jaialdiak, biltzarrak, erakustaldiak, azokak... ) eta abar.

RSS Gazte-txartela: zozketak, deskontuak…

RSS Gazteen Euskal Behatokia: ikerketak, informazioa, dokumentazioa…

RSS Gazteaukera Bloga

Ba al dakizu Gazteaukeraren berriak jasotzeko hainbat kanal nituzula eskura?

 

Rss-a: Informazio iturria

Zer da RSS?
RSS (Really Simple Syndication o Rich Site Summary) XMLko datuak egituratzeko formatu bat da, Interneteko gune batean bildutako informaziora sarbide automatizatua ahalbidetzen duena. Edukiak banatzeko modu horri, sindikazioa deitzen zaio. Horren eginkizuna gune batean argitaratu diren edukien laburpen edo aurkibide bat erakustea da, bertan sartu ere egin gabe. RSS irakurgailu bat (RSSko iturriak irakurtzea ahalbidetzen duten programak, ingelesez feed readers) edo hura txertatzen duen arakatzaile bat erabiliz, modu arinago eta erasoago batean lortu ahal izango dituzu gune bateko edo batzuetako berritasunak, bisitatu beharrik ere gabe.

Zer da RSS kanal bat?
RSS kanal bat da gure ekipoaren eta eduki-iturri gisa erabiltzen dugun gunearen artean dagoen esteka (datuak esteka horren bidez ibiltzen dira). Sarritan, RSSko iturriaren (feed) sinonimo gisa erabiltzen da.

Nola irakur dezaket iturri bat?
Iturriak (feeds) irakurtzeko erabiltzen diren programei, iturri-irakurgailu edo -agregatzaile (feed readers o feed agregators) deitzen zaie, eta agregatzaileari eransteko prozesuari, berriz, sindikazio.

Doako irakurgailu/agregatzaile asko aurki dezakezu sarean. Ezagunenetako batzuk dira FeedReader, Awasu, RssReader..., bai eta zure rss irakurgailua konfiguratzeko webgune batzuk ere (Digg Reader, Feedly, Fever).

Iturri bat sindikatu nahi dut
Behin agregatzailea instalatuta, interesatzen zaizun gunean aurkituko duzun esteka zure agregatzaileko dagokion eremuan kopiatu behar duzu, eta berariazko jarraibideei jarraitu.

Non aurki dezaket RSSei buruzko informazio gehiago?
Formatu honi buruzko informazio gehiago aurki dezakezu hemen:

Azken aldaketako data:  2013/11/13
 

Lagundu zabaltzen:

     
Compromiso con las personas