Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Behatokia

Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak

Gazteen Euskal Behatokiaren ikerketa kuantitatiboetan (inkesta telefonikoak, nagusiki) oinarritutako argitalpen monografikoak dira. Bildumaren xede nagusia gaurkotasuneko gaiei buruz zenbakizko datuak ematea da, azterketaren xede diren kolektiboka banaturik.


 

Izenburua: Gazteak eta kontsumo arduratsua (pdf, 1,4 Mb)

Laburpena: Gazteak eta kontsumo arduratsua ikerketaren helburua gazteen kontsumo-azturak aztertzea da, batik bat nola kontsumitzen den galderari erantzunda, zer kontsumitzen den ala zenbat kontsumitzen den alde batera utzita.

Asmoa zera da: jakitea zein heinetan jabetzen diren gazteak edozein produktu edo zerbitzu kontsumitzeak dituen inplikazioak norberarentzat, gizartearentzat eta ingurumenarentzat.

[igo]


Izenburua: Enpresagintza EAE-ko gazteen artean (pdf, 6 Mb)

Laburpena: Txosten honekin hiru helburu lortu nahi izan ditu ikerketa honi esker:
- batetik, gazteen artean zenbat ekintzaile dagoen jakitea eta euren esperientziari buruz egiten duten balorazioa ezagutzea; bestetik, gazteek enpresagintzarekiko duten jarrera orokorra zein den aztertzea eta ekintzaileei buruz egiten duten balorazioa zein den jakitea; eta, azkenik, ekintzaile gaztearen soslaia aztertzea, bai eta enpresagintzarako eskura dauden baliabideak baloratzea ere. 

[igo]


Izenburua: Herritarren parte hartzeari eta Europar Batasunari buruzko AEAko gazteen iritziak (pdf, 3 Mb)

Laburpena: Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bildumaren hirugarren zenbaki honekin Euskadiko gazteen joerak eta jarraibideak ezagutzera eman nahi da.

Gure azterlanaren bidez, gaia bera aztertzeaz gain (interes handia sortzen baitu), EAEko gazteen iritziak eta portaerak EBko gainerako estatu kideetako gazteen iritziak eta portaerekin konparatu nahi dira. 

[igo]


Izenburua: EAE-ko gazteen nazioarteko mugikortasuna: informazioa, esperientziak eta asmoak (pps, 3,4 Mb)

Laburpena: EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bildumaren bigarren alea da. Esperientziak zabaltze, curriculuma hobetze edo, besterik gabe, bizi-ibilbide berriak irekitze aldera, nazioarteko mugikortasunak eskaintzen dituen aukeren inguruan gazteek dituzten ezagutza-maila, jarrerak eta esperientziak aztertzen dira ikerketa honetan. Bertan, honako alderdi hauek aztertzen dira: gazteak aurrez atzerrira joan izana; atzerrira joateko prest egotea, ikastera, lan egitera edo boluntario- nahiz lankidetza-lanetan aritzera; ezagutzen dituzten hizkuntzak, eta hainbat mugikortasun-baliabideri buruz duten informazio-maila. 

[igo]


Izenburua: Euskadiko gazteriaren mugikortasun espazialaren ereduak (pdf, 1,3 Mb)

Argitalpen urtea: 2008

Laburpena: Txosten honekin Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak saila abiarazten da. Ikerketa honek gazteen mugikortasuna du hizpide: nola lekualdatzen diren; zergatik egiten dituzten joan-etorri horiek; zein garraiobide darabilten; daukaten automobil parkea nolakoa den; nola antzematen duten segurtasuna errepidean; zein iritzi duten mugikortasunetik eratorritako arazoei buruz —kutsadurari edo trafiko istripuei buruz, adibidez—. 

[igo]


OHARRA: Bi txosten hauek, Gazteen Joerak 2006 eta Gazteen Joerak 2005 Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bilduma hasi baino lehen burutu ziren, baina ikerketa-ildo bera darraite, alegia, Euskadiko gazteen aztura, jarrera, iritzi eta bizitzaren aurrean dituzten trebetasunekin zerikusia duten alderdiak ikuspuntu kuantitatibotik aztertzen ditu. 

Izenburua: Tendencias de la juventud vasca 2006 (pdf, 459 Kb)

(Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2006

Laburpena: Txostenaren oinarrizko oinarrizko helburua Euskadiko gazteek osasunari buruz duten pertzepzioa aztertzea da, bai eta beren jokabide eta aztura osasungarrien multzoa ere. 

[igo]


Izenburua: Gazteen Joerak 2005 (pdf, 545 Kb)

(Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Txostenaren oinarrizko oinarrizko helburua Euskadiko gazteek osasunari buruz duten pertzepzioa aztertzea da, bai eta beren jokabide eta aztura osasungarrien multzoa ere.

[igo]


Eska ditzakezu ikerketa soziologiko hauek eta dohainik bidaliko dizkizugu

[argitalpenetara itzuli]

Azken eguneratzea: 2012/03/20