
Ikerlan soziologiko monografikoak dira, gazteen bizitzako garrantzizko alderdiak sakonki aztertu nahi dituztenak. Ikerketa kualitatibo nahiz kuantitatiboetan oinarritzen dira, bai Gazteen Euskal Behatokiak, bai berariaz kontratatutako kanpoko egileek eginak.
Izenburua: M15M Bilbon: M15Mren Bilboko mobilizazioen inguruko gizarte-dinamiken azterketa (pdf, 6 Mb)
Argitalpen urtea: 2012
Laburpena: Argitalpen honetan mobilizazio horien jatorria, bertan parte hartzen duten lagunen profila, dituzten motibazioak eta oinarri izan dituen antolaketa-mekanismoak azaltzen dira. Gainera, mobilizazioen xedeak argitzea du helburu, bai eta xede horiek lortzeko eragina izan duten kanpoko nahiz barneko faktoreak aztertzea ere. Alderdi horiek argituta, erakundeetatik kanpo politika egiteko azaleratzen ari diren moduei buruzko gako interesgarri batzuk agerian geratzen dira.
[igo]
Izenburua: Euskadiko gazteak 2008 (pdf, 3 Mb)
Argitalpen urtea: 2008
Laburpena: "Gazteak" bilduma izeneko hirugarren ikerlan honek Euskadiko gazteek bizitzaren hainbat alderdiri dagokionez bizi duten egoera eta dituzten jarrera eta iritziak deskribatzen ditu: lan-munduarekiko harremana, familiaren esparrua, aisialdia, erlijiozaletasuna, sexualitatea, euskara, egoera pertsonalari eta orokorrari ematen dioten balorazioa eta dituzten jarrera politiko eta sozialak.
[igo]
Izenburua: Emancipación y precariedad en la juventud vasca: entre la anomia funcional y el cambio cultural (pdf, 1,28 Mb)
Argitalpen urtea: 2008
Laburpena: "Gazteak" bilduma izeneko bigarren ikerlan honen helburua Euskadiko gazteen emantzipazio prozesua ezagutzea da. Horretarako, metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa uztartu dira, prozesu hori zertan datzan, gazteek emantzipazioa lortzeko bidean dituzten zailtasun eta oztopoak zein diren eta oztopo horiek saihesteko darabiltzaten estrategiak ezagutzeko.
[igo]
Izenburua: Osasuna eta gazteak: Euskadiko gazteen ikusmoldeak osasunari buruz (pdf, 1,69 Mb)
Argitalpen urtea: 2008
Laburpena: Argitalpen honek "Gazteak" izeneko bildumari hasiera emango dio. Osasuna eta gazteak: Euskadiko gazteen ikusmoldeak osasunari buruz azterlanaren xedea Euskadiko gazteek osasunari dagokionez duten pertzepzioa ezagutzea izan da. Azterlana ez da, inondik inora, gazteen osasunaren ebaluazio edo balorazioa. Gazteek osasunari buruz duten irudikapenera hurbiltzeko saiakera bat baino ez da; irudikapen horretatik abiatuta, kontsumo-azturei eta gazteek beren buruei ematen dizkieten zainketei eskaintzen zaien tokia ezagutu nahi da.
[igo]
Eska ditzakezu ikerketa soziologiko hauek eta dohainik bidaliko dizkizugu