1.- Zeri deritzogu Gazte Politika Integrala?
2.- Nori zuzentzen gatzaizkio?
3.- Gazte politika integralaren printzipio orokorrak
4.- Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren eginkizunak
_______________________________________________
1.- Zeri deritzogu Gazte Politika Integrala?
Gazte-politika integralak, batetik, gazteak errazago gizarteratzeko neurriak hartzen ditu barne, gazteen emantzipazioa lortze aldera, gazteen arloko zeharkako politiken plangintzaren, burutzapenaren eta ebaluazioaren bitartez. Bestetik, gaztetasunaren sustapenerako neurriak hartzen ditu barne; berariaz gazteei zuzendutako programa, jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen bitartez eta, beti ere, gazteen partaidetza sustatuko duten prozesu eta bideen bitartez burututako neurriak, izan ere.

2.- Nori zuzentzen gatzaizkio?
Gazte politika integrala aplikatzeko garaian, konbentzio modura, gazteak 14 eta 30 urte bitarteko pertsonak izango dira.

3.- Gazte politika integralaren printzipio orokorrak
1.- Gazteen egoeraren arreta integrala.
2.- Zeharkakotasuna.
3.- Aukera-berdintasuna.
4.- Aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzea.
5.- Gazte-ikuspegiaren integrazioa.
6.- Ekintza positiboa.
7.- Rolak eta estereotipoak desagerraraztea.
8.- Lankidetza eta koordinazioa.
9.- Plangintza.
10.- Hurbiltasuna.
11.- Partaidetza.
12.- Balioen sustapena

4.- Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren eginkizunak ( Dekretua, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duena ):
-
Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak gizarteratzeko jarduerak bultzatzea.
-
Gazte-politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lan-taldeak koordinatuz.
-
Gazteriaren egoerari buruzko informazioa eta dokumentazioa jasotzea eta zabaltzea eta arlo horretan interesgarri iritzitako ikerketak eta azterlanak egitea.
-
Sektore horietan, haur eta gazteentzako politikari, gizarte garapenari eta aisiari buruzko beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
-
Sustapen soziokulturalerako planak lantzea, eta hezkuntza, kultura eta gizarte ikuspegietatik aisialdia sustatzeko egitasmoak burutzea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion zuzeneko jarduerak burutzea arlo hauetan:
-
Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpe-etxeak, gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.
-
Gazteentzako Europako egitasmoak eta gazteen arteko trukeak.
-
Gazteriari eta gizarte ekintzari dagokienez bete beharreko gainontzeko zeregin guztiak.
-
Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak ematen dizkieten zentroetan lan egiten duten pertsonen ezaugarriak zehaztea eta horien prestakuntza bultzatzea.
-
Boluntariotza eta komunitate-garapena sustatzea eta haur eta gazte elkarteen sorrera bultzatzea.
-
Guztion intereseko jardueretan, Estatuko, Europako eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan aritzea.
-
Gazte-politika integralen garapena eta jarraipena egiteko Gazteriaren Euskal Behatokiaren egitekoak gauzatzea.

|