Zer da?
Zerbitzu publikoa da, Euskadiko gazteen errealitate sozialari buruzko material dokumentalik esanguratsuena bildu, sailkatu, zabaldu, artatu eta hedatzeko xedea duena.

Helburuak:
- Hainbat tokitako gazteen aldeko politika eta ekimenei buruzko agiri-fondo baliokoa sortzea eta bultzatzea.
- Euskadiko gazteen errealitatearen ikuspegi globala eskaintzea.
- Arduradun politiko eta tekniko, ikerlari, profesional eta gazteriaren politikak garatzen dituzten beste eragile batzuen arteko informazio-elkartrukea ahalbidetzea.
Norentzako den:
- Gazteriaren inguruko politiketan lanean diharduten arduradun politikoentzako eta teknikarientzako da, bai eusko jaurlaritzako, bai foru-aldundietako, bai udaletakoentzako.
- Gazte-kontuetan, entitate publikoetan nahiz pribatuetan, lanean diharduten profesionalentzako.
Zerbitzuak:
- Erreferentzien kontsulta zerbitzua: gazteei zuzendutako esperientziak, politikak, ekimenak eta programak. Gure fondo guztiak kontsultatu ahal izateko, Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarearen (EIPSren) on line katalogora jo dezakezu, gure dokumentazio zentroa ELSNren sarean txertatuta baitago.
On-line katalogoa kontsultatzeko jarraitu behar den ibilbidea: Katalogoa kontsultatu >> Orokorrak >> Gazteen Euskal Behatokia.
- Aretoan kontsultatu ondoren maileguan eskatzen diren dokumentuak erabiltzailearen eskura ipintzea. EIPSren liburutegien zerbitzuak erabili ahal izateko beharrezkoa da irakurle txartela edukitzea. Txartela eskuratu nahi baduzu, gure dokumentazio zentrora gertura zaitezke. Bertako langileek jarraitu beharreko urratsei buruzko informazioa emango dizute.
- Gazteri-kontuetan lanean diharduten entitate eta profesionalei buruzko datu-base eguneratua.
- Gai zehatzeei buruzko txosten-dokumentalak.
- Gazte.doc buletina egitea eta banatzea.
Ordutegia: