
GEBaren txosten berria: Oporretako aisialdi eta astialdirako baliabideen EAEko mapa 2011
Azterlanak (pdf, 4,6 Mb) oporretako aisia eta astialdiko baliabideen eskaintza jasotzen du, hain zuzen ere, haur eta nerabeei (18 urtera artekoei) zuzendutakoa. Datuak 2010-2011ko Gabonei eta 2011ko Aste Santuari eta udari dagozkio.
(Formatu elektronikoan baino ez)
[igo]
Oporretako aisialdi eta astialdirako baliabideen EAEko mapa 2010Azterlanak (pdf, 2,65 Mb) oporretako aisia eta astialdiko baliabideen eskaintza jasotzen du, hain zuzen ere, haur eta nerabeei (18 urtera artekoei) zuzendutakoa. Datuak 2009-2010eko Gabonei eta 2010eko Aste Santuari eta udari dagozkio Gazteen Euskal Behatokiak 2009ko abenduan burututako diagnostikoaren osagai nagusiak laburbiltzen ditu.
(Formatu elektronikoan baino ez)
[igo]
Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoaAgiri honek (pdf, 546 kb) Gazteen Euskal Behatokiak 2009ko abenduan burututako diagnostikoaren osagai nagusiak laburbiltzen ditu.
[igo]
Izenburua: ‘Gazteak eta berdintasuna: nola bizi dute? (pdf, 532 Kb)
Argitalpen urtea: 2011
Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak 2007-2008 ikasturtean deitu zuen gazte-gaiei buruzko ikerketa-bekaren babesean egindako ikerketa zabalago baten emaitza da Gazteak eta berdintasuna: nola bizi dute? argitalpena, Naroa Argoitia Iñurritak gauzatua.
[igo]
Izenburua: Identitatearen eta politikaren kultura berri baterantz - Euskal gazteen joerak - (pdf, 862 Kb)
Argitalpen urtea: 2006
Laburpena: Liburu honetan aurkezten den panoramika soziologikoak Euskadiko gaur egungo gazteriarengan gertatzen ari diren eraldaketak ulertzeko aukera ematen digu. Horretarako, askotariko esparruetan sakondu dute ikertzaileek: tradizionalak batzuk —gizarte-mugimenduak, kasu— eta sortu berriak besteak —hainbat proiektu kulturalen inguruan sortutako gizarteratze-moduak—. Izan ere, koadrilak, ondareak, musikak, esperimentazio teknologikoak eta merkataritza guneek interes enpiriko eta teoriko handia dute gazteen gizarteratze-moduak aztertzerakoan, bai eta identitatea eta politika bezalako funtsezko kategoriak pairatzen ari diren definizio berrien nondik-norakoak ulertzerakoan ere.
[igo]
Izenburua: Gazteen aukerak etxebizitza eskuratzeko (pdf, 1,375 Kb)
Argitalpen urtea: 2005
Laburpena: Argitalpen honek Europar Batasuneko zazpi administraziotan aurki daitezkeen etxebizitza-parkeak eta etxebizitza-politikak aztertzen ditu. Liburuak, era berean, Euskadiko eta beste Autonomi Erkidegoetako gazteek etxebizitza lortzeko duten ahalmena ere hizpide du, hala nola etxebizitza eskuratzeak gazteen emantzipazioan duen eragina ere.
[igo]
Izenburua: Euskal gazte lankideen bizi-ibilbideak (pdf, 1.536 Kb)
Argitalpen urtea: 2005
Laburpena: Azterlan honen helburua lankideen bilakaera ezagutzea da, lankidetzarekin lehen kontaktua duten momentutik hasita. Era berean, argitalpen honetan Euskal Gazte Lankidetza programak euskal gazteak zer heinetan sentiberatzen dituen ere aztertzen da.
[igo]

Izenburua: Gaztetxoak eta aisialdia - Etorkizuna Aurreikusten 2001-2002 (pdf, 1.499 kb)
(Formatu elektronikoan baino ez)
[igo]
Izenburua: La Juventud de la CAPV y las instituciones (pdf, 675 Kb)
(Formatu elektronikoan baino ez)
Argitalpen urtea: 2000
Laburpena: Ikerlan honetan gazteen kezka nagusienak aztertzen dira, bai eta Administrazioak gazteriaren aurrean duen zeregina ere.
[igo]
Eska ditzakezu ikerketa soziologiko hauek eta dohainik bidaliko dizkizugu