Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteriaren arloko diru-laguntzak eta bekak

Hemen hainbat erakundek eskainitako diru-laguntzak eta beken aukera aurkituko duzu. Gazteriaren arloko ikerketak eta azterlanak egitera bideratuta daude.

ayudas

  Diru-laguntzak eta bekak

  Indarrean dauden laguntzak 


 2012

 Gazteak Ekinean programaren baitan proiektuak burutzeko laguntzak. 2012

Europar Batasuneko Gazteak Ekinean programa burutzeko laguntzen deialdia. Gazteak Ekinean
programaren xedea Europar Batasunaren baitan, eta gazteriaren esparruan lankidetza garatzea da.
Programak Ekintza ezberdinak hartzen ditu bere baitan bakoitza bere diru-kopuru eta epe ezberdinarekin.

   Gazteak ekinean 2012ko programako gida [erderaz ] (pdf, 812 kb)

  Eskabideak aurkezteko epea 2012:

Agentzia Nazionalak  

 Data hauen artean hasiko diren proiektuak:

 Epea:

maiatzaren 1a eta urriaren 31 arte

otsailaren 1a

abuztuaren 1a eta urtarrilaren 31 arte

maiatzaren 1a 

urtarrilaren 1a eta ekainaren 30 arte

 urriaren 1a 

 

Agentzia Exekutiboa  

 Data hauen artean hasiko diren proiektuak:

 Epea:

abuztuaren 1a eta abenduaren 31 arte

otsailaren 1a

abenduaren 1a eta apirilaren 30 arte

ekainaren 1a 

martxoaren 1a eta uztailaren 31 arte

 irailaren 1a 

 


Gazteria zuzendaritzaren dirulaguntzak. 2012

 Toki mailan gazte ekipamenduen sarea bultzatzeko 2011ko dirulaguntzei buruzko ebazpena

 Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2012. urtean

AGINDUA, 2011ko abenduaren 13koa (EHAA Zk. 242/2010)

 Xedea: 2012. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

   Eskabideak aurkezteko epeak hauek izango dira:

  • 2012ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean (biak barne) hasten diren proiektuak. Aurkezteko azken eguna: 2012ko otsailaren 1a.
  • 2012ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) hasten diren proiektuak. Aurkezteko azken eguna: 2012ko apirilaren 2a.

 Gazteria esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2012

AGINDUA, 2011ko abenduaren 13koa (EHAA Zk. 240/2010)

  Xedea: Gazteria esparruan, 2012. urtean egiten diren urteko egitarauak eta jarduera zehatzak burutzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea.

   Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek eragina duen egunetik aurrera.

   Informazio gehiago


 Garapen-lankidetzarako entitateei 2012ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako proiektuetarako diru-laguntzak

AGINDUA, 2011ko abenduaren 13koa (EHAA Zk. 240/2011)

  Xedea: Agindu honen bidez ezarri nahi dira 2012ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko arauak, bai eta proiektu egokienak aukeratzekoak ere. Agindu honen helburua da, orobat, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide direneko proiektuak dituzten entitate onuradunei diru-laguntza bat emateko baldintzak ezartzea.

  Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek eragina duen egunetik aurrera.

  

Azken eguneratzea: 2012/02/01