|
Gazteen Euskal Behatokiaren Dokumentazio Zentroa
Gazteriaren Euskal Behatokiak egozten dizkion Gazte Planeko ikerketa, informazio eta dokumentazio-lanak garatzen ditu. 
Zer da?
Ikerketak garatu eta gazteriaren inguruko politiketan lanean diharduten arduradunei dokumentazioa eta aholku-zerbitzua ematen dien zerbitzu publikoa.
Helburuak
- Hainbat tokitako gazteen aldeko politika eta ekimenei buruzko agiri-fondo baliokoa sortzea eta bultzatzea.
- Gazte Planaren ekintzei buruzko dokumentazioa lantzea eta zabaltzea.
- Arduradun politiko eta tekniko, ikerlari, profesional eta gazteriaren politikak garatzen dituzten beste eragile batzuen arteko informazio-elkartrukea ahalbidetzea.
Norentzako den:
- Gazteriaren inguruko politiketan lanean diharduten arduradun politikoentzako eta teknikarientzako da, bai eusko jaurlaritzako, bai foru-aldundietako, bai udaletakoentzako.
- Gazte-kontuetan, entitate publikoetan nahiz pribatuetan, lanean diharduten profesionalentzako.
Zerbitzuak:
- Erreferentzien kontsulta zerbitzua: gazteei zuzendutako esperientziak, politikak, ekimenak eta programak.
- Erabiltzaileek eskatutako dokumentuak eskura jartzea.
- Gazteri-kontuetan lanean diharduten entitate eta profesionalei buruzko datu-base eguneratua.
- Gai zehatzeei buruzko txosten-dokumentalak.
- Gazte.doc buletina egitea eta banatzea.
- Aldizkari bibliografikoa lantzea eta zabaltzea.
- Aholku teknikoak ematea
|