Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude: :
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta Kultura
  4.  
  5. Kirolak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Txirrindularia eta bere elkarbizitza gidari eta oinezkoekin


TxirrindulariaTxirrindulariak (pdf, 336 Kb) gogoratu behar du ez dabilela bakarrik bidean. Izan ere, trafikoaren bolumenak eta auto kopuruak gora egiten du urtero. Testuinguru horretan, bi gurpilen zaleak legea zehatz-mehatz bete behar du eta, gainera, gainontzeko ibilgailuen zirkulazioa ahalik eta gehien erraztu behar du.

Gogoratu:

  • Bizikleta egoera onean edukitzea da txirrindulariaren segurtasunerako berme nagusia.
  • Kolore biziko arropak jantzi. Garrantzitsua da gainontzeko gidariek ikusteko moduan ibiltzea.

Arauak:

  • Kaskoa erabili.
  • Gidarien mugimenduak ahalik eta gehien erraztu, batez ere taldean bazabiltza.
  • Adierazi zure mugimenduak.
  • Errepidetik edo bizikletak baimenduta dauden bideetatik ibili behar zara.
  • Hiritik zoazenean zuhurra izan zaitez oinezkoekin.
  • Klaxona edo txirrina bat oso erabilgarria da oinezkoei zu hor zaudela jakinarazteko.
  • Taldean bizikletan ibiltzea zeure burua babesteko neurri on bat izan daitekeen arren, txirrindulariak kontuan izan behar du ere bai kirol hori taldeka burutzeak arrisku batzuk dituela.
  • Taldean ibil daiteke, baina ez tropelean.
  • Mendiko bizikletarekin ibilbide berri edo inguru ezezagun batetik ibiltzera bazoaz, norbaitekin joatea komeni da.
  • Mendian errespeta itzazu ibiltariak.
  • Ingurumena errespeta ezazu.

Informazio gehiago:

Aholkuak eta ekipamendua
Ibilbideak, onurak eta ekologia
Oinezko, txirrindulari eta gidarien arteko elkarbizitza
Gidaria
Oinezkoa


 

Azken eguneratzea: 2006/06/22