Gure lurralde menditsu honek paraje eta paisai paregabe ugari eskaintzen dizkigu naturarekin harremanean eta hiri zaratatsuetatik urrun. Egunero egon gaitezke toki berriak deskubritzen, toki eder eta interesgarriak.
Euskal mendiak izeneko web guneak Euskal Herriko mendi guztien ezaugarri teknikoak, mendiek eskaintzen dizkiguten ibilbideak, deskargatzeko GPS arrastoak, mendizaleek ateratako argazkiak, eta beste eduki interesgarri ugari eskaintzen digu.
Gure mugetatik irten nahi baldin badugu, beste autonomia erkidego batzuetako mendi ibilbideak ere aurkitu ditzakegu sarean, Senderista.com gunean adibidez.
Mendiak.net orrialdean ere Euskal Herria, Pirinioak edota Picos de Europatik egiteko ibilbideak erakusten dizkigu. Eta bitxikeri bat ere aurkitu dezakegu bertan: mendi tontorretako buzoien katalogo zehatz bat, argazki, deskribapen eta guzti.
Baina ez dugu ahaztu behar mendira joateko era ezberdinak daudela. Txango lasaiak egin ditzakegu edo baita ibilbide luzeak, alpinismoa, eskalada eta mendiko lasterketak ere. Bakoitzak bere berezitasunak ditu eta guztiei buruzko zehaztasunak Mendikoweb-ek batzen ditu.
Gazteaukeran mendiko kirolei buruzko informazio gehiago aurkitu dezakezu:
Mendizaletasuna
Eskalada
Federazioak eta klubak
|