Eskalatzen igo den pareta jaistea da rapela egitea. Aipatu beharra dago, ez dela derrigorrezkoa aurretik eskalada egitea, edozein pareta, prestatuta baldin badago behintzat, jaitsi baitaiteke. Rapela egiterakoan, eskuak askatu egiten dira eta gorputza atzeraka botatzen da. Hanken eta sokaren bidez lortzen da pareta jaistea.
Rapela egiteko ezinbestekoak dira soka, arnesa, kaskoa eta erropa egokia. Era berean, erabili behar den materialaren egoera konprobatu behar da.
|