Nahiko kirol berria da mendiko bizikleta. Izan ere, orain urte gutxirarte ez zegoen mendiko bizikletarik. Mendian ibiltzeko bereziki prestaturiko bizikletak dira horiek eta horrela, leku zailetan ibiltzea askoz ere errazagoa da. Mendiko bizikletak natura, turismoa eta kirola uztartzen ditu.
Kirol hau egiteko ezinbestekoa da bizikleta izatea. Era berean, kaskoa eraman behar da eta baita bizikleta konpontzeko oinarrizko materialeak ere.
|