Eskiaren aldaera bat da kirol hau. Arrisku eta abentura handia eskaintzen du, eta horregatik, gero eta jarraitzaile gehiago du. Muturreko eskian, 4.000 metroko garaiera duten mendietatik egiten dira jaitsierak. Aipatu, hori egin aurretik kirolariak mendia eskalatzen duela. Kirol hau egiteko beharrezkoa da fisikoki ongi prestatuta egotea, eskiaren teknikak ongi menderatzea eta eskalatzen jakitea.
Muturreko kirol hau egiteko eskiez gain ezinbestekoak dira arropa egokia, betaurrekoak, eskularruak eta botak adibidez, eta kaskoa.
|