Espeleologian, naturak sortu dituen barrunbeetan murgiltzen da, hau da koba, sima eta haitzuloetan, horiek aztertu eta ikertzeko. Aipatu beharra dago, kirol hau egiteko ongi prestatuta egon behar dela. Izan ere, barrunbeetan murgiltzean, mundu berri batekin egiten da topo. Iluntasuna da nagusi, hezetasuna dago eta arriskuak ugariak dira.
Espeleologian kirol ezberdinak elkartzen dira eta horregatik, oso garrantzitsua da fisikoki ongi prestatuta egotea. Era berean, kirol hau egiteko beharrezkoa da ekipamendu egokia izatea. Besteak beste, kaskoa, argia eta sokak behar dira.
|