Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude: :
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta Kultura
  4.  
  5. Kirolak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Eskalada


EskalatzaileaEskalada paretak igotzean oinarritzen den kirola da. Pareta horiek naturalak zein artifizialak izan daitezke, eta horren arabera, eta baita duten zailtasun mailaren arabera, eskalada mota ezberdinak daude: kirol eskalada, izotz eskalada, eskalada klasikoa, eskalada artifiziala, bouldering-a, big wall

Edonork egin dezakeen kirola da honako hau, baina komenigarria da, hasi aurretik eskaladaren ezaugarriak behar den bezala ezagutzea. Izan ere, teknika menderatzea oso garrantzitsua da kirol honetaz gozatzeko. Indarra garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa orekaren sekretuak ezagutzea. Guztia irakasteko, Euskadiko hainbat tokitan eskaladan hasi berriak direnentzako ikastaro bereziak antolatzen dituzte eta, gainera, Gipuzkoan, eskalada eskolak ere badaude.

Kirol hau egiteko material berezia erabili behar da: sokak, kaskoa, arnesa eta arropa egokia, besteak beste. Beraz, eskalatzen hasi aurretik ezinbestekoa da erabili behar diren materialen egoera ona dela ziurtatzea.

Teknika menperatu eta materialaren egoera aztertu ondoren ere, ez ahaztu oinarrizko segurtasun neurriak hartu behar dituzula pareta eskalatzen hasi aurretik. Izan ere, kirol hau, segurtasun neurri egokiak hartzen ez badira behintzat, arriskutsua izan daiteke. Beraz, gogoratu: ez zaitez joan bakarrik mendira, kontsultatu itzazu meteorologia zerbitzuak, prestatu ezazu aurretik bidaia eta emaiozu gutxienez pertsona bati egingo duzun ibilbidearen berri.

Euskal Herrian eta gure inguruetan toki paregabeak ditugu eskalada praktikatzeko. Era guztietako paretak aurkitu ditzakegu, paisai eta inguru ikusgarrietan kokatuta.

Gazteaukeran mendiko kirolei buruzko informazio gehiago aurkitu dezakezu:

Mendizaletasuna
Mendi-ibilaldiak
Federazioak eta klubak

 

Azken eguneratzea: 2006/07/05