Elastiko bidezko jauzia puentingetik datorren kirol bat da. Kasu honetan, garabi edota horretarako prestaturiko leku batetik salto egiten da eta hankak edota gorputza goma elastiko bati lotuta daude. Jauzia egin ondoren gora eta behera kulunkatzen da pertsona, eta gero, aurrera eta atzera.
Kirol hau egiteko ez da aparteko materialik behar. Oso garrantzitsua da erabili behar diren gomak eta arnesak egoera egokian daudela ikustea eta segurtasun neurriak betetzen direla konprobatzea.
|