Presta zaitez
Zikloturismoa osasuntsua da, ez du kutsatzen eta ez du zaratarik sortzen. Leku berriak ezagutzen dituzun bitartean paisaiaz gozatzeko aukera ematen dizu, eta urteko edozein sasoitan praktika dezakezu. Zikloturismoa turismoa egiteko modu merkeagoa da, eta zeuk jartzen duzu erritmoa. Hala ere, ez ahaztu, ziloturismoa egiteko garrantzitsua dela hainbat gomendio jarraitzea.
-
Bizikleta: ez duzu izugarrizko bizikleta erosi beharrik. Eroso bazaude eta zure neurrikoa bada, nahikoa. Izan ere, bizikleta erosoa ez bada, bizkarrean edo belaunetan lesioak ager daitezke. Eta ez dio axola errepidean edo mendian ibiltzekoa den.
-
Kaskoa: arina izan behar du, eta airea hartzeko zuloak izan behar ditu. Era berean, gogorra ere izan behar da, golpeetatik behar bezala babesteko.
-
Arropa: nahitaezkoa da cullottea. Jantziak gainera, gorputzari zenbat eta atxegiago egon, askoz ere hobe. Hala ere, ez da ahaztu behar jantzi guztiek azalari transpiratzen utzi behar dietela. Eskularruak ere gomendagarriak dira. Izan ere, eskuen nekea arintzen dute, hotzetik babesten dute eta eskulekuarekin sor daitezkeen urradurak saihesten dituzte.
-
Betaurrekoak: 30 kilometro orduko abiadura gainditzean, zure begiak negarrez hasten dira, eta beraz, beharrezkoak dira. Gainera, zure begiak hautsa, eguzki eta zomorroetatik babesten ditu.
-
Oinetakoak: arinak izatea da onena, marrazki bikoitza duen zola zurrenarekin. Hau da, pedalei eragiteko takodunak eta oinez ibiltzeko granulatuak. Era berean, zure oinak aireztatu behar ditu eta iragazgaitzak izan behar dute.
-
Kilometro-kontagailua digitala : egin dituzun kilometroak kalkulatzeko eta oraindik egiteko dituzunak jakiteko balio du aparailu honek. Modu horretan, zure indarrak askoz ere modu egokiagoan neurtuko dituzu.
Kontuz errepidean
Errepidera ateratzen zarenean, ez ahaztu kaskoa. Izan ere, erorketak eta harrapaketak oso arriskutsuak dira txirrindularientzat eta kaskoak golpea saihesten lagunduko dizu. Era berean, kolore biziko arropak eramaten badituzu, auto gidariek errazago ikusiko zaituzte.
Bizikletan ibiltzera ateratzeko asmoa baduzu, zirkulazio gutxi duten errepideetara edota bidegorrietara jo ezazu. Errepidean ibili behar baduzu, kontuan izan bazerbidean ibili behar duzula ahal den guztietan. Gainera, ibilgailu pisudunetatik urrun ibili eta jarrai itzazu seinaleak.
Badazpada ere...
Bizikletan zabiltzanean, arazo ugari zian ditzakezu bizikletarekin. Hori dela eta, zurekin batera ondorengo gauzak eramatea gomendatzen dizugu.
-
Zulaketak konpontzeko bonba eta aire-kamara bat.
-
Manilar eta katearentzako bi giltza.
-
Bihukina eta giltza zabalgarria.
-
Balazta aldatzeko kablea.
-
Bi erradio.
Informazio gehiago: Ibilbideak, onurak eta ekologia
|