Espeleologiaren barruan dagoen kirola da troka jaitsiera baina beste hainbat kirol modalitate ere jasotzen ditu. Izan ere, amildegiak jaisten diren bitartean igeriketa, urpeko igeriketa eta eskalada ere egiten dira. Apirila eta iraila bitartean egiten da kirol hori eta batez ere Pirineoetako troka eta errekak erabiltzen dira.
Neopreno jantzia, gomazko botak, urpeko igeriketa egiteko betaurrekoak, txalekoa eta kaskoa ezinbestekoak dira kirol hori egiteko. Era berean, gomendagarria da eskalada egiteko sokak eta motxila bat eramatea.
|