Gazte-txartelak abantaila eta deskontu asko eskaintzen dizkizu. Zure txartelak elurraz eta eskiaz gozatzeko aukera ere ematen dizu. Gazte-txartelari esker Estatu espainiarreko eta Europako eski-estazioetara jo dezakezu eta deskontu zoragarriez gozatu. Modan, eskiatzeko betaurrekoetan eta beste hainbat gauzetan ere deskontuak dituzu.
Era berean, kirolean, kirol instalazioetan, kirol-federazioetan eta abar deskontuak dituzu. Gainera, zozketetan parte hartu eta partidetako sarrerak lor ditzakezu.